Bideo deien bidezko formakuntza eskainiko du KzGuneak

Itxita segitzen du Kale Nagusiko KzGunearen egoitzak, baina eskaintzen duen zerbitzuak ez du etenik. Formakuntza telematikoaren aldeko apustua egin dute.

Covid19-ak bizimodua aldatu digu. Egunerokoan, hartuemanetarako, lanerako nahiz ikasteko ezinbesteko komunikazio bideak bilakatu zaizkigu teknologia berriak. Aurrez aurreko zerbitzuak telematikoan bilakatu dira azken hilabeteotan. 

Eskaintzen duen zerbitzua egokitu dutenen artean da KzGunea ere. Aurrezko aurreko formakuntza saioak eten arren, "KzGuneak herritar guztien formakuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzen du". Egoera berri honetan telematikoki saioak eskaintzen segi asmo du, "zuzeneko prestakuntza, bideokonferentziaren bidez, hezitzaileen aldetik, eta 4 pertsonatik 6ra bitarteko talde txikiekin".

Interesdunek inprimakia bete beharko dute. "Horren bidez, beren informazio pertsonala eta harremanetarako informazioa eman beharko dute, baita euren ordutegi eta lehentasunezko hizkuntzaren inguruko informazioa ere, zein ikastaro egin nahi duten zehaztearekin batera". 

Izen emateko inprimakia osatu eta bidali ostean, "KZgunean talde horiek osatzeaz arduratuko gara, ordutegi eta lehentasunezko hizkuntza kontuan hartuta, eta ikastaroaren hasierari buruzko informazioa emango dugu".

Informazio gehiagorako:
kzc@kzgunea.net
945 016 100
kzgunea.eus



ESKURAGARRI DAUDEN IKASTAROAK