Datorren ikasturterako aurrematrikulazioa zabaldu du AEK-k

Noaua Aldizkaria 2020ko mai. 20a, 08:33

2020-21 ikasturterako aurrematrikulazio epea zabaldu du AEK-k. Momentuz online bideratu ahalko da. Uztailaren 8a baino lehen tramitazioa egiten dutenentzat zenbait hobari iragarri ditu AEK-k.

2020-21 ikasturterako aurrematrikulazio epea zabaldu du AEK-k. "Hurrengo ikasturtean, 2020/21 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, aprobetxatu AEKren matrikulazio eskaintza berezia", iragarri dute. Aurrematrikula uztailaren 8a baino lehen bideratzen dutenei zenbait hobari aplikatuko zaizkie: %5eko deskontua 20-21 ikasturteko matrikularen prezioan; ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei; eta lehentasuna taldeak eratzeko orduan". 

Aurrematrikulazioa gaurkoz online egin ahalko da. "Konfinamendutik ateratzeko prozesuaren bilakaeraren arabera, laster jakinaraziko dugu aurrematrikulak euskaltegian bertan egiteko epealdia", iragarri du AEK-k. Gogoan izan, euskara ikastaroak maila guztietan eskaintzen ditu AEK-k. Maila guztietako ikastaroak (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailak), motibaziorako jarduerak, autoikaskuntza metodoa, online zerbitzua.... Informazio gehiago:
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
muntteri.blogspot.com.es