Udajolasen matrikulatzeko aukera ostiralera arte

Ostiral hau dute (maiatzaren 15a) 4-12 urte arteko haur eta gaztetxoek, beharrezko baldintzak beteko balira, uztailean egin asmo dugun Udajolasen matrikulatzeko azken eguna. Online bideratu ahalko duzue izena, https://noaua.eus/bereziak/udajolas helbidean.

Baldintzak beteko balira, Udajolas izango dugu aurtengo uztailean. Izen-ematea maiatzaren 1ean ireki zen eta maiatzaren 15era arte egongo da zabalik; hori bai, aurten ezinbestean, online bidezkoa. Egin klik esteka honetan eta bertatik osatu ahal izango duzu izen-ematea: Udajolas 2020. 

Ikusteke dago ordea noski, uztailean zer nolako egoera biziko dugun, aurrerago jakiteko moduan izango gara aisialdi ekimen hau bideratu ahal izateko baldintza egokirik dagoen edo ez. Baina momentuz, beste hainbat udalerrietan egiten ari diren moduan, Usurbilen ere Udajolas antolatzeko prestaketa lanak abiatu ditugu NOAUA! Kultur Elkarteak eta Usurbilgo Udalak.

Koronabirusak eraginda bizi dugun egoerari begira, ekimena gauzatzeko bermerik ez dugunez, izen emateak bideratu ostean udalekuak egiteko modurik izango ez bagenu, ordaindutako kuotaren %100a itzuliko da.

Atari honetan bertan, "Udajolas" izeneko kanala sortu dugu gai honi lotutako argibideekin. Izena maiatzaren 15era bertan eman ahalko duzue. Helbide honetan: https://noaua.eus/bereziak/udajolas

200 lagunentzat
Une honetan bizi dugun egoera tarteko, inskripzio aldian aldaketa nabarmen bat izango da. Ezingo da NOAUA! Kultur Elkartean Udajolaserako izena eman, Bordaberri 3ko egoitza itxia baitugu. Honenbestez, online bideratu beharko dira inskripzioak gaur hasi eta maiatzaren 15era bitarte. Epez kanpoko izen ematerik ez da onartuko. Iaz bezala, 4-12 urte arteko haur eta gazteei zuzendua dagoen eskaintza da Udajolas; 2019-20 ikasturtean HH 3-LH6 maila artean ikasten aritu direnentzat. Gehienez 200 lagunentzako lekua izango da.

Uztailaren 6an abiatu asmo dugu Udajolas eta uztailaren 30ean amaituko da. Ordutegia ohikoa; 9:30-13:30 artean, astelehenetik ostiralera. 2020ko kuota 85 eurokoa izango da, familia ugarientzako prezioa 69 eurokoa. Ordainketak Laboral Kutxako kontu zenbaki honetatik bideratu beharko dira, maiatzaren 1etik 15era, haurraren izen abizenak adierazita:
ES28 3035 0140 34 1400025811 (Usurbilgo Udaleko kontua)

Ordainagiria, Gizarte Segurantzako txartelaren kopia edo argazkia, eta familia ugarien kasuan, familia ugarien txartela edo familia liburuaren kopia erantsi beharko dira izena online ematerakoan.

Gogoan izan, izena eman eta ordainketak eginda, azkenean Udajolas bertan behera geratuko balitz, kuotaren %100a itzuliko zaizue.

Guraso bilera egiteko modua izango bagenu, ekainaren 15ean (astelehena) izango da, 17:00etan Sutegiko auditorioan.