Udajolaserako izen-ematea ostiral honetan amaituko da

Noaua Aldizkaria 2020ko maiatzaren 15a

Ikusteke dago ordea uztailean zer nolako egoera biziko dugun. Baina momentuz, Udajolas antolatzeko prestaketa lanak abiatu ditugu NOAUA! Kultur Elkarteak eta Usurbilgo Udalak. Izen-ematea maiatzaren 1ean zabaldu zen eta ostiral honetan amaituko da. Soilik modu telematikoan egin daiteke inskripzioa. Honako helbidean: noaua.eus/bereziak/udajolas

Udajolas 2020 izen-ematea

Online egin behar da: noaua.eus/bereziak/udajolas

- Maiatzaren 1etik 15era (biak barne).

- 4-12 urte arteko haur eta gazteei zuzendua. 2019-20 ikasturteko HH 3-LH6-n ikasten aritu direnentzat.

- Plaza kopurua: Gehienez 200 lagun.

- Ordainketak Laboral Kutxako kontu honetan, maiatzaren 1etik 15era, haurraren izen abizenak adierazita: ES28 3035 0140 34 1400025811

- Izena ematerakoan erantsi beharrezko dokumentuak:

Ordainketa agiria; Gizarte Segurantzako txartelaren kopia edo argazkia; Familia ugarien kasuan, Familia Ugarien txartela edo Familia Liburuaren kopia.

- Kuota 85 euro, familia ugarientzako prezioa 69 euro.

- Oharrak: Maiatzak 15, izen emateko azken eguna. Epez kanpokorik ez da onartuko.

- Informazio gehiago: 688 807 336 / elkartea@noaua.eus

- Guraso-bilera egiterik badago, ekainaren 15ean (astelehena) izango da Sutegiko auditorioan, 17:00etan.

 

Udajolas, uztailean

Uztailaren 6tik 30era egingo dira. Azkenean udalekua ezingo balitz egin, diruaren %100 itzuliko litzateke.