"Sortuz, bakardadea isolatuz"

Usurbilgo Artixtak: "Heldu gara helmugara"

Noaua Aldizkaria 2020ko mai. 17a, 10:48

Usurbilgo Artixtak kolektiboak iragarpen horixe egin zuen aste hasieran: "Heldu gara helmugara". Sortuz Bakardadea Isolatuz dinamikak amaiera emango dio berrogeialdi hasieran abiaturiko dinamika oparoari. Igande honetan festa amaiera iragarri dute. "Eskerrik asko guztioi, ekimen honen parte izateagatik, bihotz bihotzez!". Ez da agur bat izango, gero arte bat baizik. Aurrerantzean beste formatu batzuetan lanean jarraitzeko asmoa dutela aurreratu dute. 

Gaurko festa arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta ohiko kanaletatik jarraitu ahal izango duzue:

Facebook-en, Usurbilgo artixtak orrialdean.

Instagramen, @sortuzbakardadeaisolatuz helbidean.