Zumarte Rock Sessions

Elektric Kids: "Laster irtengo gara kalera"

Zumarte Musika Eskolak, Ixak Arrutiren gidaritzapean, 'Zumarte Rock Sessions' bideoklip sorta osatu du. Astero kanta bat plazaratuko dute. Lehena Elektric Kids talde gaztearena duzue. EH Sukarraren abesti bat moldatu dute baina letra egun hauetan bizi dugun egoerara egokitu dute propio.

Elektric Kids

Gitarra-joleak: Unax Jauregi, Eneko Zabaleta, Gorka Garcia eta Hodei Belaustegi.

Bateria-joleak: Peru Larrea eta Jon Uribarrena.