“Pandemia garai honetan badaezpadako neurri hori logikoa dela pentsa daiteke baina, egiaz, logikoa ez dena da Olatz eta Patxi (eta beste dozenaka euskal preso) espetxean mantentzea oraindik. Aspalditik dute baldintzapeko askatasuna izateko eskubidea eta lege arrunta aplikatuz gero, beren etxean beharko lukete eta ez kartzela barruko baldintza kaskarretan kutsatzeko arrisku gorrian”, dio Usurbilen Nahi Ditugu elkarteak.
Olatzen urtebetetzea, Sagardo Egunean
Maiatzaren 24an, Olatzek 41 urte beteko ditu. “Egoera hau dela medio, ez dakigu noiz berrartu ahal izango ditugun ohiko elgarretaratzeak. Horregatik, animatzen ditugu herritarrak gutun edo postaltxo baten bidez zoriontzera”, ohartarazi du Usurbilen Nahi Ditugu elkarteak. “Seguru gure hitzak eta elkartasuna lagungarri izango zaizkiola, baita Patxiri ere”. Hona helbideak:
Olatz Lasagabaster Anza
Centro Penitenciario Madrid VI
Módulo F2 Carretera N-400, km. 28
28.300 Aranjuez (Madrid)
Patxi Uranga Salbide
Centro Penitenciario Madrid VI
Módulo 1 Carretera N-400, km. 28
28.300 Aranjuez (Madrid)