Ostiralean eta larunbatean banatuko dira balkoiak edertzeko plastiko zatiak. Nola eta non eskuratu? Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak elkarteak Artzabalen duen egoitzatik pasa behar da plastiko zatia jasotzera (Guria tabernaren ondoan dagoen bulegoan).
Plastikoen banaketarako bi hitzordu hauek zehaztu dituzte:
Maiatzak 22 ostirala: 18:00-20:00.
Maiatzak 23 larunbata: 11:00-13:00.
Argazkia: Iñaki Agirresarobe.