Susana Martinek gidatzen du Zirriborro Eskulan Tailerra. “Jarraituko dut bideoak egiten baina nire ikasleentzat”, azaldu digu. Dena den, dagoeneko hasi da datorren ikasturtean pentsatzen. “Espero dut tailerra ireki ahal izatea eta norbait animatzen bada ongi etorria izango da”. Izena emateko Susana Martinekin jarri behar da harremanetan: 609 41 38 83.