Igande honetan, edertu etxeko balkoiak

Noaua Aldizkaria 2020ko mai. 20a, 11:00

Pandemiaren ondorioz, bertan behera utzi behar izan dute Sagardo Eguna. Hala ere, kaleak girotzeko xedez, Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak elkarteak ekimen ikusgarri bat jarri du martxan: etxeko balkoiak edertzeko proposamena.

Elkarteak Artzabalen duen egoitzatik pasa behar da plastiko zatia jasotzera (Guria tabernaren ondoan dagoen bulegoan). Plastikoen banaketarako bi hitzordu hauek zehaztu dituzte:

  • Maiatzak 22 ostirala: 18:00-20:00.
  • Maiatzak 23 larunbata: 11:00-13:00.