"Aristerrazu zuzenean"

Manex Torrealdai eta Kattalin Zubizarreta Aristerrazun arituko dira igandean

COVID-19 birusa baino sendoagoa da Aristerrazuko erromeria. Apirilaren erdialdean zuzeneko emankizunak eskaintzen hasi ziren sare sozialen bitartez, "iganderoko erromeriaren ohitura mantentzeko". Aste honetan Manex Torrealdai eta Kattalin Zubizarreta bikotearen txanda izango da. 

Aristerrazuko erromeriak garai berrietara egokitu dira. Bertara joaterik ez denez, trikitilari talde batek Aristerrazu Zuzenean egitasmoa abiarazi zuen. Elizagoien ahizpak izan ziren lehenak. Igande honetan Manex Torrealdai eta Kattalin Zubizarreta arituko dira Aiako plaza mitikoan. 

 

Facebook eta Instagram bitartez

Igande arratsaldean Aiako Andatza auzotik arituko dira, arratsaldeko 19:00etan hasita. Zuzeneko emanaldia Facebook nahiz Instagram bidez jarraitu ahal izango da. Kontzertua ikusteko estekak hemen dituzue:

Facebook:

Aristerrazu Zuzenean

Manex Torrealdai

 

Instagram:

@mtorrealdai