Sagardo eguna

Gaur hasiko dira balkoiak edertzeko apaingarriak banatzen

Noaua Aldizkaria 2020ko mai. 22a, 09:07

Sagardo Eguneko antolatzaileek herriko balkoiak edertzeko egitasmoa iragarri dute. Igandeko "Sagardo Egun birtuala" ospatzeko, gaur eta bihar banatuko dituzte etxeetan ipintzeko apaingarriak. 

Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak elkarteak lokal bat du Artzabalen, Guria tabernaren ondoan. Bertan banatuko dituzte balkoiak edertzeko apaingarriak.

  • Ostirala: 18:00-20:00‬.
  • ‪Larunbata: 11:00-13:00‬.

Xehetasunak bideoz zabaldu dituzte, Instagram bitartez. Hauxe da eskegi duten ikusentzunezkoa.