2020/05/24 11:00

Jaia

39. Sagardo Eguna balkoitik

39. Sagardo Eguna balkoitik
norbere balkoitik, Usurbil

Ordua: 11:00.
Tokia: norbere balkoia.
Zehaztasunak: bertan behera geraturiko maiatzaren 24ko 39. Sagardo Egunez, etxeko balkoiak edertzeko proposamena egin du antolakuntzak, plastiko txuri eta gorriekin. Balkoia apaindu, alkondara txuria jantzi eta sagardoa botatzera animatzen dute.
Oharrak:
-Argazkiak atera eta bideoak grabatu eta sare sozialen bidez zabaltzeko deia, #sagardoeguna #usurbilgosagardoeguna traolak baliatuta.
-Balkoiak apaintzeko plastikoen banaketa: maiatzaren 22an (18:00-20:00), eta 23an (11:00-13:00) Artzabalgo Guria Taberna ondoko Sagardo Egunaren Lagunak taldekoen lokalean balkoian esekitzeko plastiko zatia jaso beharko da.

Antolatzailea: Sagardo Egunaren Lagunak.