2019ko Kontu Orokorra jendaurrean

Noaua Aldizkaria 2020ko mai. 22a, 10:08

Alegazio epean da bi astez, Udalak hasieraz onartua duen 2019ko Kontu Orokorra.

Iazko Kontu Orokorra hasieraz onartu zuen udal honetako Kontuen Batzorde Bereziak pasa den maiatzaren 14ko bilkuran. Orain, "indarrean dagoen araudiak ezarritakoa betez, jendaurreko erakusketara jarri da, hamabost lan-egunez, Kontu-hartzailetzako bulegoetan".

Tarte horretan, "interesatuek erreklamazioak, erreparoak zein oharrak aurkeztu ahal izango dituzte udaletxeko erregistro nagusian, bulego orduetan", Udalak asteazkeneko (maiatzak 20) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez iragarri zuenez. 

Aurkeztutako alegazioak gero, "Batzorde Bereziak, horiek aztertu eta beharrezko diren egiaztatzeak egin ondoren, berriro ere beste txosten bat egingo du". Alegaziorik aurkeztuko ez balitz, "hasieran emandako aldeko iritzia behin-betikoa bihurtuko da".