Usurbilek ez ditu ordutegiak malgutzeko baldintzak betetzen

Noaua Aldizkaria 2020ko mai. 22a, 09:07

Udalak aditzera eman duenez, "Usurbilek ez du betetzen gaur BOEk ordutegiak malgutzeko ateratako biztanle dentsitatearen baldintza". Dena den, EAE bigarren fasean sartzen bada, astelehenetik aurrera ezabatuko dira ordutegi mugak.

 

10.001 biztanle baino gutxiago izan arren, ez dago 100 biztanle kilometroko mugaren azpitik: 239 ditu. Irizpide honen arabera, ezarrita dauden ordutegiak betetzen jarraitu beharko dute usurbildarrek.

Dena den, EAE konfinamendua arintzearen bigarren fasean sartzen bada astelehenean, orduan ezabatuko dira ordutegiak. "Kasu horretan, litekeena da 70 urtetik gorakoentzako eta mendekotasunak dituztenentzako ordutegiak finkatu eta errespetatu behar izatea. Gaur jakinaraziko dute EAE bigarren fasera pasatuko den edo ez", adierazi du Udalak.