Sagardo Eguna

Balkoietako apaingarriak agortu egin dira

Noaua Aldizkaria 2020ko mai. 23a, 18:02

Sagardo Eguneko antolatzaileek prestaturiko apaingarri guztiak agortu egin dira. Plastiko zatiak atzo arratsaldean eta gaur goizean banatzekoak ziren, bi txandatan, baina atzo bertan denak amaitu zirenez gaur ez da banaketarik egingo. "Zuen etxeko maindire txuriak hartu eta zelo gorriaz bi marratxo eginez balkoiak janzten jarraitu", hori da antolatzaileek luzatu duten gomendioa.

Atzo, arratsaldeko 17:30erako jendea zain zen Artzabalgo bulego atarian. 18:00etan hastekoa zen plastiko banaketa, Sagardo Egunari begira, etxeko balkoiak apaintzeko apaingarri zuri-gorriak. Denak atzo bertan banatu zituztenez, gaur goizean ez da banaketarik egingo. 

 

Antolatzaileak, harrituta

"Poza ematen du herriaren eskertza”, adierazi dute Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak elkarteko antolatzaileek. Eskaera bat ere luzatu dute: “Balkoietan maindire txuriak zerbait gorriarekin jartzera animatu”. Iñaki Agirreraroberen argazki hau har daiteke eredu gisa.