Larunbat arratsalde honetan Usurbilgo Udalak helarazi duen oharra. Kontuan hartzekoa, igande goizean Santuenetik Zubietarako bidea baliatu behar duzuenontzat inguruotan bizi zaretelako edota, paseatu edo jarduera fisikoa egin nahi duzuenontzat.
Santuenea Zubietarekin lotzen duen herri bidea itxita egongo da igande goizean, 8:00-10:00 artean. Udalak ohartarazi duenez, larunbat arratsalde honetan zuhaitz bat erori da bidera, Orbeldi inguruan. Zuhaitz hau kentzeko, aipatu moduan, igande goizean bi orduz aipatu bidea itxi egingo dute.
Istripua A-8an
Ez da larunbat honetan inguruotan jazo den gertakari bakarra izan. SOS Deiak-ek berri eman duenez, auto istripua izan da A8 autopistan Aginaga inguruan, Donostiarako noranzkoan. Istripuan lagun bat zauritu da eta ospitalera eraman dutela berri eman dute larrialdi zerbitzuek.
Argazkiaren egilea: Usurbilgo Udala.