Zumarte Rock Sessions

TxikiRock: "Negua joan da ta"

Noaua Aldizkaria 2020ko mai. 25a, 10:59

Zumarte Musika Eskolak, Ixak Arrutiren gidaritzapean, astero kanta bat plazaratuko du. Lehena Elektric Kids talde gaztearena izan zen. 'Zumarte Rock Sessions' zikloaren bigarren bideoklipa duzue hauxe. TxikiRock taldekoak dira bideoko protagonistak. Zea Maysen Negua joan da ta kanta egokitu dute.

TxikiRock

Zumarte Musika Eskolako talde gaztea. Gitarra eta ahotsa: Nora Pagola eta Malen Goiatxe. Gitarrak: Olatz Pikabea, Katixa Garitaonaindia eta Nora Gonzalez. Bateria-joleak: Markel Aizpurua.