2020/06/04 10:00-13:00

Izen-ematea

Matrikulazioa Zumarten

Matrikulazioa Zumarten
Zumarteren bulegoa, Usurbil

Matrikulazio egunak: ekainak 2, 4.
Ordutegia:
-Ekainak 2: 17:00-19:30.
-Ekainak 4: 10:00-13:00.

Zehaztasunak: 2020-21 ikasturterako matrikulatzeko garaia Zumarte Musika Eskolan, ekainaren 1etik 5era. Telematikoki egitea lehenesten dute, zumarte.eus atarian online izena emanda. Bestela, webgune berean dagoen inprimakia eskuz bete eta Zumartek Puntapax 10, behean duen lokalera helarazi beharko da ekainaren 2an edo 4an aipaturiko ordutegian.

Ikasturte berrirako eskaintza: “Musika txokoa, musika mintzaira, tronpeta, tronboia, saxofoia, bonbardinoa, biolina, perkusioa, klarinetea, eskusoinua, trikitixa, panderoa, pianoa, txistua, gitarra, flauta, organoa, abesbatza eta talde instrumentalak”.

Oharrak:
-Tronboia, saxofoia, tronpeta edo biolina ikasten hasten direnen kasuan, ikasleentzat egokiak izan eta nahi izanez gero Zumartek dituen instrumentuak urtebetez utziko ditu.
-Iazko matrikulen eta kuoten prezioan ez da aldaketarik izango, bere horretan mantenduko dira eta “plaza banaketaren arautegia aplikatuko da”. Prezioei dagokienez, familia ugariei nahiz 3 senide edo gehiago matrikulatuak daudenen kasuetan, %40ko deskontua aplikatuko zaio ikasle gazteenari. “Horretarako familia ugarien txartela ekarri beharko da bulegora”.

Informazio edo argibide gehiagorako:
943 37 15 94
bulegoa@zumarte.eus
Puntapax 10, behea
zumarte.eus

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.