Eliz-ospakizunak ere bueltan dira. “Pazko berrogeialdiaren amaiera. Pazkoaren amaiera. Pazko bakarra ospatzen baitugu 50 egunez. 50 egunez gure fedearen oinarria ospatzen dugu. Aurten ezin izan dugu elkartean Pazko Hirurrena ospatu, baina Mendekoste eguna elkartean ospatzeko aukera izango dugu. Pazko Zuzia, gure fedearen ezaugarria Piztuko dugu. Biziagan dugun fedea aldarrikatzeko ezaugarria. Biziarazle izatera deitzen gaituen deia. Piztu da”.
Aginagan 10:30ean; Usurbilen 12:00etan
Egoerak horrela eskatuta, neurri hauek hartu behar dira kontuan:
- Musukoarekin joan behar da.
- Parrokiara sartzeko ate bakarra erabiliko da: Salbatoren, dorre azpiko atea; Aginagako Asisko San Frantziskon, atzeko atea.
- Sarreran eskuak garbitu beharko dira.
- Aforoa mugatua eta distantzia minimoa errespetatu behar denez, esertzeko lekuak markatuta egongo dira.
“Ez izan beldurrik”
Ohar baten bidez aditzera eman dutenez, “bertan izango gaituzue laguntzeko. Pazko mezu bat luzatu nahi dizuegu, ez izan beldurrik, errespetua eta ardura bai, baina, mesedez, beldurrik ez. Beldurrak lotu, gogortu, geldiarazi egiten du. Izan gaitezen elkar-arduratsu”.