Astelehenetik aurrera

Sutegi Udal Liburutegia: "Bueltan gara!"

Noaua Aldizkaria 2020ko maiatzaren 28a

Ekainaren 1etik aurrera, berriro martxan izango da udal liburutegia. Dena den, aurrez hartu behar da bertaratzeko txanda eta segurtasun neurriak bete behar dira. Xehetasunak, albiste honetan:

Momentuz, soilik itzulketa eta mailegu zerbitzua egongo da martxan. Aldez aurretik liburu, ikusentzunezko edo dena delakoaren eskaera egin behar da; eta hitzordua hartu behar da.

Eskaera eta hitzordua zehazteko, hauxe ordutegia: 10:00etatik 18:30era, astelehenetik ostiralera.

Bien bitartean, katalogoa kontsultatzeko moduan da bi web orrialdeotan:

katalogoak.euskadi.eus

liburubila.euskadi.eus

 

Kontuan izan beharrekoak:

  • Liburuak aldez aurretik eskatu.
  • Hobe bakarrik bazatoz eta liburua gordetzeko poltsa ekarri, mesedez.
  • Adin txikikoak eta menpekoak bakarrik etor daitezke beste pertsona batekin batera.
  • Eskuak garbitu eta maskara ekarri.
  • Lurrean markatutako iblbideak edo liburuzainaren argibideak jarraitu.
  • Tarte soziala errespetatu ( 2 metro).

 

Sutegi Udal Liburutegia, harremanetarako:

Telefono zenbakia: 943 360 692.

Whatsapp: 688 625 477.

Helbide elektronikoa: biblioteka@usurbil.eus