Oinarrizko Lanbide Heziketan aurrematrikulatzeko epea zabalik

Noaua Aldizkaria 2020ko eka. 1a, 08:51

Atallun kokatua dagoen 15-17 urte artekoei zuzenduriko eskolan ere aurrematrikulatzeko garaia da. Bi ikasturteetan, oinarrizko lanbide titulua eskuratzeko aukera eskaintzen du, sukaldaritza eta jatetxe arloan, baita ile-apainketa eta estetika arloan ere. DBHko titulua ateratzeko eta erdi mailako zikloetara sarbide zuzena eskaintzen du, lan munduratzearekin batera.

Atallun, Alkartasuna Kooperatibaren alboan kokatua dagoen Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuak zabalik du gaurtik ekainaren 19ra, 2020-21 ikasturterako aurrematrikulazio epea. Gogoan izan, ezinbestekoa da orain aurrematrikulatzea geroago matrikulatu ahal izateko. 

Bi ziklo ditu aukeran, 15-17 urte arteko gazteei zuzendutako hezkuntza eskaintzak. Baina era berean, ziklo baten lanketatik haratago doa Usurbilgo Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuaren eskaintza. Hemen xehetasunak:

USURBILGO OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETAKO UDAL INSTITUTUA
ZIKLOAK
-Oinarrizko Lanbide titulua sukaldaritza eta jatetxe arloan. 
-Oinarrizko Lanbide titulua ile – apainketa eta estetika arloa.

ZIKLOEN IRAUPENA
Bi ikasturte.

BETE BEHARREKO BALDINTZAK
-15 ( salbuespenez ), 16, 17 urte bitarteko gaztea izatea.
-DBH graduatua ez izatea ( DBH3 egina edo/eta salbuespenez DBH2 egina).

ZIKLOAREN HELBURUAK
1.- Oinarrizko Lanbide Heziketa titulua.
2.- DBH titulua. Graduatua lortzeko aukera.
3.- Erdi mailako zikloetara sarbide zuzena (edozein espezialitate).
4.- Lan – munduratzea. Profesionaltasun ziurtagiria, 1.

BEREZITASUNAK:
1.- Eskola txikia da.
2.- Talde txikietan lana egiten da.
3.- Leku atsegina, elkar ezagutzeko aukera ematen duena.
4.- Ikasleen atentzio - indibidualizatua ziurtatua dago.
5.- Ikasle bakoitzari helburu pertsonalak jarri, jarraipena egin eta ebaluatzen zaie.
6.- Inguru goxo bat sortzen saiatzen gara.
7.- Gertutasuna adierazten saiatzen gara.
8- Konfiantza boto bat ematen diegu.
9.- Gaztearengan sinestu. Pertsona bezala, gaitasunak-ahalbideak dituela adierazi eta ekintzen bitartez beraiengan konfiantza dugula transmititzen diegu.
10.- Gazte bakoitzaren ahalbide eta gaitasun positiboak azaleratu eta berak nahi ezkero edozer lortu dezakeela azaltzen diegu.
11.- Gazteari eskolako ardura batzuk ematen dizkiegu.
12.- Eskolan sortzen diren gertaeretan parte hartzeko eskubidea ematen diegu: ikasleen ordezkari, ikasleen ordezkariorde, ikasleen bilera orokorrak,....
13.- Programako partaide senti araztea. Beraien hitzak eta ekintzak indarra dutela adierazten diegu.
14.- Auto-estimua landu. Bere burua ahalduntzen saiatzen gara.
15.- Familiekin harreman estua, gertukoa izan ohi dugu.
16.- Irakasle – hezitzaileen arteko koordinaketa estua ematen dugu.

Informazio gehiago bideotatik:
lhi@usurbil.eus
943 36 04 65
ohl.usurbil.eus