1997ko ekainak 1

“Hildakoak ere mugitu zituen”

Noaua Aldizkaria 2020ko eka. 1a, 09:10

1997ko ekainaren 1ak ez zuen gauza onik ekarri. Goizean goizetik botatako eurijasak ederki astindu zituen herriko zenbait auzo. Honela hasten da NOAUA!k orduko hartan eginiko kronika. Felix Aizpurua, Josu Aranberri, Ainhoa Azpirotz, Iñaki Eizagirre, Olatz Goenaga eta Xabier Iribarren argazkiekin osatu zuten gehigarri berezitik hartu ditugu irudiok.

Etxe-aldia urez estali zen. Txokoalden, urak aurrean harrapatzen zuen guztia eraman zuen. Kalezarren, beste horrenbeste. Troian jendeak teilatutik irten behar izan zuen. Puntapaxen berriz, zubia puskatu eta errepidea altxa zuen. Eta Kaxkoan, hilerriaren horma zati bat apurtu zuen uholdeak. Hortik goiburua.

 

Gehigarri berezia, sarean ikusgai

NOAUA! aldizkariak gehigarri berezi bat plazaratu zuen 1997ko ekainaren 7an. Sarean ere ikusgai duzue, ondoko estekan: 1997ko uholdeak.