Koronabirusa

Sutegi udal liburutegiko maileguen sistema martxan berriz

Noaua Aldizkaria 2020ko eka. 2a, 11:43

Maileguen sistema berrezarri du Sutegi udal liburutegiak. Liburutegiko langileek kultur etxeko atarian jarri duten mahaian eskuratu edo itzuli ahalko da bertako materiala. Eskaera, orain arte bezala, telematikoki edo telefonoz egin beharko da. Momentuz liburutegiak itxita segiko du.

Sutegi udal liburutegiak ere "deseskalatze" prozesuari ekin dio aste honetan. Guneak berak jendaurreko zerbitzuarentzat itxita segitzen du, baina maileguen sistema berrezarri dute. Materiala hartu edo itzultzeko mahaia jarri dute kultur etxe sarreran. Maileguen eskaerak, orain arte bezala, telefonoz edo telematikoki bideratu beharko dira.

Sutegi udal liburutegitik NOAUA!ri jakinarazi diotenez, "aste hasieratik erabiltzaileak Liburutegiarekin harremanetan jarri ahal izango dira telefonoz (943360692), whatsappez (688625477) eta posta elektronikoz (
biblioteka@usurbil.eus), astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:30etara. Hartueman horretan, erabiltzaileak zein liburu eta ikusentzunezko eskuratu nahi lituzkeen adieraziko digu; horiek Liburutegian badaude, mailegua prestatuko dugu, bestela, Liburuzainok beste batzuk proposatuko dizkiogu. Nahi duenak Euskadiko Liburutegien katalogoan  (www.katalogoak.euskadi.eus edo www.liburubila.euskadi.eus-en) begiratu dezake gure eskaintza; egun hauetan, itxialdian zehar Liburutegian sartu diren liburu eta ikusentzunezko berriak ere ezagutzera emango ditugu sare sozialen bidez. Mailegua telefonoz edo birtualki egin ondoren, dokumentuak jasotzeko hitzordua adostuko dugu, eta azkenik, erabiltzaileak mailegu horiek Sutegiko atarian jasoko ditu".


Sutegi udal liburutegia
-Momentuz itzulketa mailegu zerbitzua soilik.
-Aldez aurretik dokumentu eskaera egin eta hitzordua eskatu. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-18:30.
-Katalogoa kontsultatzeko:
katalogoak.euskadi.eus
liburubila.euskadi.eus

Hartuemanetarako:
943 360 692
688 625 477 (Whatsapp)
biblioteka@usurbil.eus

Euskadiko Liburutegien Sarearen gomendioak
1-Posible bada, liburuak aldez aurretik eskatu.
2-Hobe bakarrik bazatoz eta liburua gordetzeko poltsa ekarri, mesedez.
3-Adin txikikoak eta menpekoak bakarrik etor daitezke beste pertsona batekin batera.
4-Eskuak garbitu eta maskara ekarri.
5-Lurrean markatutako ibilbideak edo liburuzainen argibideak jarraitu.
6-Tarte soziala errespetatu.


USURBILGO "DESESKALATZE" PROZESUA, DATOZEN URRATSAK
Ekainaren 1etik aurrera:
Potxoenea:
-Harrera zerbitzua martxan, aurrez hitzordua eskatuta: itzultzailea@usurbil.eus/ 943 371 999.
-Bilerak %30eko edukierara mugatuak: sotoan 9 lagun, l. solairuko proiektore gelan 7 lagun eta 4 lagun gela txikian, 15 lagun Urdintxo gelan. Giltzak goizeko harrera ordutegian hartu beharko dira. Erabiltzaileei protokoloa helaraziko zaie eta desinfektatzeko produktuak eskura izango dituzte.

Sutegi:
Liburutegia:
-Maileguak: liburuak kanpoko buzoira itzuli, 14 egun pasako dituzte berrogeialdian.
-Liburuak hartzeko ordutegia: 10:00-18:30. Bideotatik: 943 36 06 92 / 688 625 477 (Whatsapp) / biblioteka@usurbil.eus
-Liburuen kontsulta, online katalogoan: katalogoak.euskadi.eus / liburubila.euskadi.eus
-Eraikinaren atarian jarriko dituzte mahaiak, mostradore gisa.

Auditorioa eta erakusketa gela:
-Hitzordua bideotatik eskatu: itzultzailea@usurbil.eus/ 943 371 999.
-Edukiera %30era mugatua: 20 lagun erakusketa gelan, 50 lagun auditorioan.

Auzoetako lokalak:
-14-65 urte arteko herritarrentzat mugatua.
-Gehienez 15 laguneko taldeak.
-Bertara joan baino lehen aurrez eskaera egin: lokala zertarako erabili zehaztu eta segurtasun protokoloa adosteko. Hitzordua bideotatik eskatu: zerbitzuak@usurbil.eus/ 943 371 951.

Haraneko lokalak:
-Bi erabilera posible: futbol taldearen kasuan biltegiaren txukunketetarako soilik. Musika taldeen entsegu lokaletan, lokal bakoitzean talde bat.
-Ordutegiak adostuta modu koordinatuan erabili beharko dituzte.
-Kanpoko ateak beti itxita egon beharko du.
-Hitzordua bideotatik eskatu: 943 372 498 / kirola@usurbil.eus

Ekainaren 8tik aurrera
-Kiroldegiko gimnasioaren irekiera. Ekainaren 4tik aurrera hartu ahalko da hitzordua.

Ekainaren 15etik aurrera
-Kiroldegiko igerilekuaren irekiera.