NOAUA! Etxealdiak iraun duen denboran, zer moduz joan zaizue hemen?
Aizpurua okindegia. Tabernak eta jatetxeak itxita egon dira, eta sagardotegiak ere bai. Guk hori asko nabaritu dugu hemen. Bi sagardotegitan banatzen dugu eta batek astebukaera batean bakarrik 400 ogi eskatzen dizkigu. Patri jatetxea eta Bordatxo taberna ere gure bezeroak dira eta biak itxita egon dira.
Hemen, dendan, ez dut aldaketa handirik atzeman. Gutxi edo gehiago, berdin jarraitu dugu. Jendea goiz partean pasatzen zen.
BEHERAKADA SALMENTAN
Sagardotegietan eta jatetxeetan banatzen dute ogia, eta hilabete hauetan
itxita egon dira
Legamia bila ere bai?
Bai, hori ere saldu dugu. Lehen asteetan bereziki.
Zuei ere agortu al zitzaizuen?
Legamia hemen gutxi izaten dut baina faltan dugunean obradorera deitzen dut eta handik ekartzen didate. Frigorifikoan badaukat orain ere. Pastilak nahikoa handiak dira eta jendeak puska bat eskatzen zidan, ogia egiteko. Bolada batean, orain denak panadero egingo dira! nire artean. Bizkotxoak ere, askok egin dute asteotan.
Irina aldiz, ogi zakutik sueltoan saltzen dut. Eta konfinamenduaren lehen asteetan izugarri saldu zen. Pasa da bolada zailena.
Bezeroak banan bana atenditzen jarraitzen duzue.
Bai, eta ondo portatu dira. Txartel bat ipini genuen dendan eta Udalak marratxoak egin zituen lurrean. Jendeak pazientziarekin hartu ditu gauzak.