Egon behar ez luketen "mendixkak" Andatzan

Noaua Aldizkaria 2020ko eka. 6a, 14:43

Andatzara bidean, herritar batek ateratako ondoko argazkia helarazi du sare sozialen bidez. 

Andatza aldetik, lehendik ere zenbait salaketa heldu izan zaizkigu. Azkena larunbat honetan bertan, herritar batek zabaldu dituen argazkien bidez. Irudiek adierazi beharrekoa argi adierazten duten moduan, Andatzara bidean, ondoko "mendixka" aurkitu du. Beste herritar batek, hala kontatu du Facebook bidez. "Andatzako igoeran horrelako bi hondakin mendi utzi ditu norbaitek, batek trikuharri bat estali du ia".