NOAUA! Fruta eta barazkiez gain, bestelako elikagaiak saltzen dituzue. Baita garbikariak ere. Konfinamenduak iraun duen denboran, lan gehiago izan duzue ala antzeko martxan aritu al zarete?
Al-Rai denda: Lan gehiago egin dugu, bai. Jendeak bertan geratu behar izan duenez, guk ere lan gehixeago izan dugu.
Segurtasun neurriak hala behartuta, hemen ere maskara jarri beharra dago dendan sartu ahal izateko.
Maskararekin eta eskularruekin sartu behar du jendeak. Eta maskara eta eskularru gabe datorrenari ez diogu dendan sartzen uzten.
AL-RAI BARAZKIAK
“Lehen bi asteetan arazoak izan genituen komuneko paperarekin, lixibarekin, legamiarekin eta irinarekin. Baina orain denetarik dugu”
Bezeroak ondo errespetatzen al ditu arauak?
%90ak oso ondo ulertu du eta ez dugu arazorik izan. Beste batzuk maskara poltsikoan zuten eta jarri gabe sartzen ziren, konturatu gabe. Baina esan orduko, barkamena eskatu eta berehala jartzen zuten.
Ilararak sortzen dira tarteka. Pazientzia behar da horrelakoetan.
Bi pertsona bakarrik sar daitezke. Baina jendeak badaki itxaron behar duela. Ez dugu arazorik izan.
Beste saltoki batzuetan lehengairik gabe egon ziren hainbat egunez. Komuneko papera agortu zen lehen asteetan. Legamia eta irina ondoren. Antzekorik pasa al zaizue hemen?
Lehen bi asteetan arazoak izan genituen komuneko paperarekin, lixibarekin, legamiarekin eta irinarekin. Baina orain denetarik dugu.
Garai zaila izan da eta zuek lanean jarraitu duzue, herritarren zerbitzura. Esker oneko hitzik izan al duzue egunotan?
Jendeak eskertu du, bai.