Konfinamenduko egunak profitatuz, Krash talde gazteak Avril Lavigneren Sk8er Boi abestia egokitu du. Taldekide hauek osatzen dute Krash: Elene Alustiza (ahotsa eta gitarra), Uxue Olaizola (gitarra), Elen Etxebarria (gitarra), Malen Lanz (bateria eta koruak) eta Ainhoa Zabaleta (teklatua).
Zumarte Rock Sessions zikloko bideoklip guztietan bezala, Aitor Pagolak egin ditu kantaren nahasketak.