Aurreko asteburuan Andatzan agertu ziren hondakinak kendu dituzte jada

Noaua Aldizkaria 2020ko ekainaren 12a

Aurreko larunbatean albiste izan zen Andatza mendia. Ezezagunek hondakinak pilatu zituztela trikuharri baten ondoan eta argazki batekin osatu zuen salaketa  sare sozialen bitartez. Atzo beste herritar batek argazki bat bidali zigun, jada hondakinak kendu dituztela argituz.