Gertuago.eus

Komertzioen heren bateko bonu txartelak agortu dira jada

Noaua Aldizkaria 2020ko eka. 14a, 15:32

Covid19-ak kaltetutako herri merkataritza laguntzeko abian den gertuago.eus erosketa bonuen atari berrian mugimendu nabaria dabil egunotan. 20, 50 eta 100 euroko erosketa txartelak eskura daitezke. Konfinamendu asteetan itxita egon eta egitasmoarekin bat egin duten 31 saltokietatik hamar dendetan jada agortu dira. Gainerakoetan ere abiada bizian eskuratzen doaz herritarrak txartelok, %20ko deskontuarekin.

Igande eguerdi honetarako "Gertuago" egitasmoan parte hartzen ari diren 31 saltokietatik hamar dendetan agortuak zituzten herritarren eskura jarritako 20, 50 eta 100 euroko bonuak. Beste hiru dendetan zenbait prezioetako bonuak agortuak zituzten, gainerakoetan oraindik hainbat txartel saltzeke dituzte. Beste 18 komertzioetan txartelak eskuragarri ditugu oraindik. Gogoan izan, %20ko deskontua aplikatuko zaigu gertuago.eus atarira sartuta bonu hauek erosterakoan. Webgune berri honetan bonuak eskuratu ahalko dira soilik, gero erosketak dendetara joanda egin beharko dira.

Covid19-ak kaltetuetako herri merkataritza laguntzea xede duen egitasmoaren lehen fase honetan parte hartzen ari den merkatari bakoitzak "2.000 euroraino arteko sarrerak edukitzeko aukera dute webgunearen bidez. Horietatik 1.600 euro herritarrek bonuen bidez jarriko lituzkete, eta gainerako 400 euroak udalak, deskontuak bere gain hartuta". 

Merkatari guztiek salgai jarritako bonu guztiak herritarrek eskuratzen badituzte, denera 60.000 euroko diru-sarrerak izango dituzte 30 saltokiok.

"Eman laguntza Usurbilgo merkatariei. Eman bizitza herriari" deitzen dute egitasmo honen sustatzaile diren herriko merkatariek eta Udalak.

Honatx igande eguerdi honetarako, zertan zen bonuen salmenta "Gertuago" egitasmoan parte hartzen dira establezimenduetan:

Ekainak 14, 14:00etarako...
Saizar Jatetxea: 20 eta 50 euroko bonuak agortuak.
Hortz klinika, Ekaitz Garmendia Merino: 100 eurokoak agortuak, 20 eta 50 euroko bina salgai.
Artzabal jatetxea: 20 eta 50 euroko bonuak agortuak.
Bixen ile-apaindegia: 20 euroko 44 txartel salgai.
Aldama Konponketak: 20 euroko 89 txartel salgai.
N.I. ile-apaindegia: 20 euroko bonuak agortuak.
Ane ile-apaindegia: 20 euroko 45 bonu txartel eta 50 euroko 18 salgai.
Oinutsik Podologia: 20 euroko 12 bonu txartel salgai.
Anais Estilista: 20 euroko 38 bonu txartel salgai.
Aginaga Sagardotegia: 50 euroko 4 bonu txartel salgai.
Antxeta jatetxea: 20 euroko 40 bonu txartel eta 50 euroko 10 bonu txartel salgai. 
Juantxo Burdindegia: 20 euroko 75 bonu txartel salgai.
Aialde Berri sagardotegia: 16 botila sagardo 20 eurotan, 100 salgai.
Marije Arropa Denda: 100 euroko eta 50 euroko bonuak agortuak.
Lurda Mertzeria: 50 euroko bonu txartelak agortuak, 20 euroko 38 salgai.
Intza ile-apaindegia: 20, 50 eta 100 euroko bonu txartelak agortuak.
Lizardi liburudenda: 20 euroko bonu txartel bakarra salgai.
Urtinea: 100 euroko 3 bonu txartel, 20 euroko 44 eta 50 euroko 10 salgai.
Usurbil Optika: 20, 50 eta 100 euroko bonu txartelak agortuak. 
Saizar Sagardotegia: 50 euroko bonu txartelak agortuak.
La Chimenea Altzariak: 100 euroko 3 bonu txartel salgai.
Lourdes Larrañaga Estetika Zentroa: 20 euroko 85 bonu txartel salgai.
Ixabel Esnaola Estetika: 100 euroko bonu txartelak agortuak, 20 euroko 16 eta 50 euroko 8 salgai.
Irati Ibargoien Fisioterapia: 50 euroko bonu txartelak agortuak.
Bazar China: 20 euroko 100 bonu txartel salgai.
Itzira Eraikuntzak: 50 euroko 2 bonu txartel salgai.
Hortz Klinika-Antton Bernal Ruiz de Oña: 20, 50 eta 100 euroko bonu txartel guztiak agortuak.
Enar Estetika: 20 eta 50 euroko bonu txartel guztiak agortuak.
Atxega Jauregia Jatetxea: 20 euroko 54 bonu txartel salgai.
Errazkin Bizikletak: 20 euroko 47 bonu txartel salgai.
Sekaña Erretegia: 20 euroko 79 bonu txartel salgai.

Bonu txartelak gertuago.eus atarian salgai. Bertan duzue egitasmo honi buruzko informazioa.