Koronabirusa

Lurraldebus ere ohiko ordutegian gaurtik

Noaua Aldizkaria 2020ko eka. 15a, 07:14

Garraio zerbitzuak ohiko martxara itzultzen ari dira asteotan. Euskotrenek udako  ordutegia indarrean zuela astea bete denean, Lurraldebusek ohiko ordutegia berreskuratu du astelehen honetan.

Covid19-aren eraginez bizi dugun osasun krisialdia tarteko, unean uneko egoerara egokitzen joan dira garraio zerbitzuak azken hilabeteotan. "Deseskalatze" prozesua abiatu zenetik etendako hainbat zerbitzu berreskuratzen joan dira. Euskotrenek ekainaren 8an ohiko martxa berreskuratu zuen, udako ordutegia indarrean jarrita. 

Lurraldebusen txanda da orain. Gaurtik (ekainak 15), "Lurraldebusek bere ohiko zerbitzuak berreskuratuko ditu eguneko lineetan", berri eman du lurraldebus.eus atariak. Bi salbuespen ezarri ditu; momentuz, aireporturako autobus zerbitzuak etenda jarraituko du, baita gaueko zerbitzuek ere. 

Erabilera arauen eguneratzea Lurraldebusen
"Erabilera baldintzak" aldatu dituela ohartarazi du bestalde Lurraldebusek, "erabiltzaileen eta gidarien segurtasun neurri bezala". Kontuan hartu beharreko arauak dira honako hauek:
-Maskara erabiltzea ezinbestekoa.
-Bidaiariaren ardura izango da, "beste bidaiariekiko ahalik eta distantzia handiena mantentzea".
-Gidaria babesteko egokitutako autobusetan, aurreko atetik sartu ahalko gara. Bestela, atzeko ateetatik.
-Bidaia-txartela ezingo da eskudirutan ordaindu, Mugi txartela baliatu ahalko da soilik. Txartel anonimoen kasuan, autobusera sarrera atzeko ateetatik egiten bada, txartel bakoitzeko bidaiari bakar batek bidaiatu ahalko du.
-Txartela, sartzerakoan eta irteterakoan balioztatuko da gertuen dagoen makinan.
-Ibilbide luzeko lineetan, bidaia-txartela aurrez erosiko da autosalmentarako makinetan, mugikorrerako Lurticket aplikazioan, web bidez edota txarteldegietan.
-6 urtetik beherakoak: ohi bezala, haurrarekin bidaiatzen duen pertsona arduradunak gidariari jakinaraziko dio, “zero-txartela” atera dezan. Autobusera sarrera atzeko ateetatik egiten den autobusetan, gidariak gordeko du adin-txikikoaren zero-txartela.
-Mugi txartela nola eskuratu: ohiko salmenta guneetan eta kioskoetan. Informazio gehiagorako: mugi.eus / 943 000 117.
-Autobusera sarrera atzeko ateetatik den zerbitzuetan bertan behera geratzen da multibalioztatzea. Hauetan, bakoitzak bere txartela eraman beharko du bidaiatzeko.
-Internet bidezko errekargaren aktibazioa: Lurraldebuseko autobus guztietan, autobusera sarrera atzeko ateetatik egiten denetan izan ezik. Azken hauetan, Kutxabankeko kutxazainetan aktibatu beharko da.

Informazio gehiagorako: 
Euskotren
944 333 333
euskotren.eus

Lurraldebus
900 300 340 (8:00-22:00)
lurraldebus.eus
Lurraldebusen app-a


LURRALDEBUS
UK09

 
 
 
 





EUSKOTREN