Onik aurkitu dute, Lasarten desagertu den 84 urteko gizonezkoa

Noaua Aldizkaria 2020ko eka. 15a, 07:00

84 urteko gizonezko bat desagertu dela berri eman du goizean SOS Deiak-ek. Desagertua onik aurkitu dute.

Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko Arreta guneak Twitterren duen kontuan (https://twitter.com/112_SOSDeiak)  jakinarazi du desagerpena. Astelehen goiz honetatik, Lasarten 84 urteko Julio izeneko gizonezkoa falta dela eta haren bila dabiltzala.

"2020-06-15- Gaur goizetik Lasarten, Julio, 84 urtekoa, desagertu da. Ikusten baduzue deitu mesedez 112-Sos Deiak-i", eskatu dute. DYA Gipuzkoak aktibatu ditu baita bilaketa lanetarako baliabideak. Eguerdirako onik aurkitu dute.