2020/06/23 16:30

Bilerak

Udajolasi buruzko guraso bilerak

Udajolasi buruzko guraso bilerak
Sutegiko auditorioa, Usurbil

Zehaztasunak: NOAUA! K.E.-k eta Usurbilgo Udalak uztailerako antolaturiko Udajolas aisialdi ekimena egitea erabaki dute, egungo testuingurura egokituta, beharrezko prebentzio neurriak hartuta. Maiatzaren 1etik 15era izena online eman zuten haur eta gaztetxoen gurasoei argibideak ematera zuzenduriko bilera sorta iragarri da ekainaren 22an eta 23an Sutegiko auditorioan.

Adin tarte ezberdinetako haur eta gaztetxoen gurasoei zuzenduriko lau saio deitu dira:

Ekainak 22, astelehena
16:30 HH3 eta HH4
18:00 HH5

Ekainak 23, asteartea
16:30 LH2 eta LH3
18:00 LH1, LH4, LH5 eta LH6

Tokia: Sutegiko auditorioa.
Oharra: beharrezkoa izango da maskarak jantzita joatea.

Antolatzaileak: NOAUA! K.E. eta Usurbilgo Udala.