Koronabirusa

"Normaltasun berriko" araudia indarrean

Noaua Aldizkaria 2020ko eka. 19a, 08:12

Amaitu da "deseskalatze" prozesua. Indarrean da "normaltasun berria" EAE barruan. Gaurkoz Kantabria alderako sarbidea zabaldu da. Ezin gara Euskal Herriko gainerako lurraldeetara askatasun osoz mugitu. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa barruko eguneroko bizimoduari dagokionean, beharrezko prebentzio neurriak hartzen segi beharko dugu. Gogoan izan, kontuan hartu beharreko bi zenbaki; pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia bermatu beharko da eta hainbat gune edo instalakuntzetako espazioen erabilera %60koa izango da. Segurtasun distantzia bermatu ezin denean, maskarak erabili beharko ditugu derrigorrez. Lerrootan bildu dugu, ostegunean Eusko Jaurlaritzak "normaltasun berria" deitzen zaion garai ezberdin honi begira kaleratu duen dekretuan ezarritako irizpide nagusiak arloz arlo.

-Irizpide orokorrak:
-Prebentziorako ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatu beharko dira.
-Gutxienez pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia errespetatu beharko da. "Bestela, babes fisikorako neurri alternatiboak, higiene-maskara egokiak eta arnas-etiketa erabili beharko dira".

-Jarduera ekonomikoak:
1-Bertako titular edo arduradunak  "ziurtatu beharko du garbiketa- eta desinfekzio-neurriak egoki hartzen direla".
2-Ordainketak txartelarekin edo gailuen arteko kontaktu fisikoak saihesten dituen beste bitarteko batzuekin egitea sustatuko da.
3-Establezimendu, instalazio eta lokalek gehienezko edukiera (langileak barne) adierazi beharko dute jendaurrean. Edukiera eta pertsonen arteko distantzia kontrolatu beharko dute.
4-Ahal denean, pertsonen zirkulazioa antolatzeko ibilbideak ezarri eta pilaketak saihesteko, sarrerarako eta irteerarako ate ezberdinak baliatuko dira.

-Beilak eta ehorzketak:
1-Gehienez 65 pertsona aire zabalean, 30 espazio itxietan.
2-Ehorzketa edo agurrerako segizioan gehienez 75 pertsona.

-Kultu-lekuak:
1-Kultur-aretoetan lekuaren %75 baliatu ahalko da.

-Ezkontza-zeremoniak eta beste ospakizun erlijioso edo zibil batzuk:
1-Kultu-lekuetako eta horren osteko ospakizunak ostalaritza guneetako prebentzio-neurriak errespetatuta.

-Merkataritza establezimenduak, azokak...:
1-Edukiera-mugarik ez, pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia errespetatzen bada. Espazio komunik edo jolas-parkerik balego, guneok edukieraren %60ra mugatuak.
2-Kaleko azoka txikiak: ohiko postuen %60a baino gehiago ezingo dira jarri. Gaitutako azalera handitu edo jarduera hori garatzeko egun gehiago finkatu ahalko dituzte udalek, "muga hori konpentsatzeko".
3-Lehentasunezko zerbitzua eskaniko zaie 65 urtetik gorakoei.

-Irakaskuntza-jarduerak (euskaltegiak, akademiak, autoeskolak...):
1-Presentziala izan ahalko da, pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia errespetatzen bada. 25 pertsona arte bildu ahalko dira.
2-Ibilgailuak erabiliz gero, irakasle, ikasle eta gainerako bidaiariek maskarak erabili beharko dituzte.

-Enplegurako Lanbide Heziketa:
1-Funtzio Publikoko Sailburuordetzaren ebazpenak erabakiko du noiz abiarazi ekintza presentzialak, "teleprestakuntza-modalitatearen zati presentziala barne", eta zer segurtasun- eta osasun-baldintzetan.
2-Ekintza presentzialak abiarazi aurretik "kontingentzia plan bat egin beharko dute".

-Ostalaritza guneak, jatetxeak, txokoak, elkarte gastronomikoak:
1-Edukiera mugarik ez, mahaien arteko 1,5 metroko distantzia bermatzen bada.
2-Guneon barrualdera sartzea baimendua, bezeroen arteko 1,5 metroko distantzia bermatzen bada.
3-Koktelak eta buffetak baimenduak, gehienez 25 lagunentzat.

-Hoteletako eta turismo-ostatuetako gune komunak:
1-1,5 metroko distantzia.
2-Koktelak, buffetak, animazio-jarduerak, talde-eskolak gehienez 25 lagunentzat.

-Liburutegiak:
1-Eskaini ahalko dituen zerbitzuak: "obrak mailegatzeko eta itzultzeko, aretoan irakurtzeko, kontsultatzeko eta erabiltzaileek obrak zuzenean eskuratzeko aukera ematen duen mailegua egiteko, ikasteko aretoak irekitzeko, bibliografia- eta liburutegi- informazioa emateko eta liburutegien arteko maileguak egiteko, bai eta liburutegi- zerbitzuari dagozkion gainerako ohiko jarduerak egiteko ere".
2-
Erabiltzaileek itzultzen dituzten materialek, gutxienez, astebete bereizita egon beharko dute.
3-Okupazioa %60koa.
4-Baliabide teknologikoen erabilera baimendua.

-Artxiboak:
1-Jarduera presentzialaren edukiera gehienez %60koa. 
2-Artxiboetako nahiz norberak eramandako gailu teknologikoak erabiltzeko aukera. 

-Museoak, erakusketa-aretoak, monumentu eta bestelako kultura-ekipamenduak:
1-Bisitak %60ko mugarekin.
2-Haur edo behar bereziak dituztenentzako hezkuntza-programak baimenduak.
3-Ezinbestekoa denean, pantalla interaktiboak erabili ahalko dira.

-Kultur guneak:
1-Gehienez %60ko erabilera muga.
2-1,5 metroko distantzia bermatu beharko da, bestela maskara jantzita.
3-Ikus-entzuleek eserita egon beharko dute, aurrez aulkia esleitzea eskatuko da.
4-Talde artistikoen kasuan, "ikuskizunean zehar interpreteen arteko interakzioa baimenduko da.

-Aire zabaleko kultur-jarduerak eta -ikuskizunak:
1-Gehienez %60ko erabilera muga eta 1.000 lagun.
2-1,5 metroko distantzia bermatu beharko da, bestela maskara jantzita.
3-Ikus-entzuleek eserita egon beharko dute, aurrez aulkia esleitzea eskatuko da.
4-Talde artistikoen kasuan, "ikuskizunean zehar interpreteen arteko interakzioa baimenduko da".
5-Erromeriak, musika- eta dantza-erakustaldiak eta "desfile" gisako ikuskizun ibiltariak baimenduak.

-Jarduera fisikoa eta kirol-instalazioak:
1-Bakarka nahiz taldeka egiteko aukera, "kontaktu fisikorik gabe", gehienez 30 laguneko taldeetan.
2-Kiroldegietako edukieraren %60a erabiltzeko aukera. Aldagelak eta dutxak baliatzeko aukera, pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia eta babes-arauak beteta.
3-Kirol-modalitate federatuek jarduna abiatu dezakete. Pixkanaka, talde txikietan; entrenamenduetan "normaltasunera iristeko. Ahal den guztietan, banakako entrenamenduak edo gutxieneko segurtasun-distantzia mantentzea ahalbidetzen dutenak lehenetsiko dira". 

-Lehiaketak, kirol-ekitaldi eta -ikuskizunak, eta publikoa bertaratzea:
1-Antolatzaileek baimena eskatu beharko diete erakunde eskudunei, protoko bat erantsita.
2-Gune itxietan, %60ko gehieneko edukiera eta gehienez 600 lagun.
3-Aire zabalean, espazioaren %60a baliatu ahalko da, gehienez 1.000 lagun.
4- 1,5 metroko distantzia, bestela maskaren erabilera ezinbestekoa.
5-Ikus-entzuleak eserita egon beharko dira, "eta aurrez esleitutako eserlekua beharko da". 

-Igerilekuak:
1-Edukieraren %60a baliatu ahalko da.
2-Erabiltzaileen arteko segurtasun-distantzia bermatu beharko da.
3-Igerilekuetako egonlekuetan, "espazioen banaketa bat ezarriko da" lurzoruko seinalizazioen bidez.

-Ehiza-jarduera, ibaiko eta itsasoko arrantza, kirol- eta jolas-arrantza:
1-Baimenduak, pertsonen arteko segurtasun-distantzia errespetatzen bada. Bestela ezinbestekoak maskaren erabilera.

-Turismo aktiboa eta naturakoa, interpretato-zentroak eta antzekoak:
1-Arduradunek "neurri murriztaileak hartu" ahalko dituzte naturguneetara iristeko, jende-pilaketak sortzeko arriskua egon daitekeenean. 
2-Talde gidatuak, 30 lagunekoak (1,5 metroko distantzia edo bestela, maskarak derrigorrezkoak).

-Haur eta gazteei zuzendutako aisialdi jarduerak:
1-Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren ekainaren 10eko Aginduan ezarritakoaren arabera egin ahalko dira.

-Hondartzen erabilera:
1-Foru Aldundi eta udalek mugak ezarri ahalko dituzte hondartzen sarbideetan eta edukieran.

-Aisialdi-zentro turistikoak eta akuarioak:
1-Edukieraren %60a baliatu ahalko dute.
2-Gehienez talde bisitak 30 pertsonakoak (gidaria barne).
3-1,5 metroko distantzia, bestela maskarak derrigorrezkoak.

-Aire zabaleko erabilera publikoko parkeak eta kirol-eremuak:
1-Gehieneko edukiera: "Barrutiaren azaleraren espazio konputagarriko 4 metro koadro bakoitzeko pertsona bat".

-Diskotekak eta gaueko aisialdi establezimenduak:
1-Edukieraren %60a baliatu ahalko dute.

-Zezen-plazak:
1-Edukieraren %60a baliatu ahalko dute. Gehienez 1.000 lagun.
2-1,5 metroko distantzia, bestela maskarak derrigorrezkoak.

-Joko eta apustuetarako establezimeduak eta lokalak:
1-Edukieraren %60a baliatu ahalko dute.
2-1,5 metroko distantzia, bestela maskarak derrigorrezkoak.

-Osasun-zentroak:
1-Covid19 kasu guztiak, baieztatuak zein susmatutakoak, jakinarazi beharko dizkiote Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari.
2-
Hildakoren bat izan dela jakin eta heriotza horren arrazoia COVID-19a izan daitekeenean, hori jakinarazi beharko diote Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari.
3-Gutxieneko prebentzio-neurriak: "p
ertsonen arteko segurtasun-distantzia, erabilera publikoko leku itxietan maskarak erabiltzea, edukiera, eskuen eta arnasbideen higienea, bisitak antolatzea, lekuak partzelatzea, aretoak eta ibilbideen diseinua, garbiketa- eta desinfekzio-protokoloak, bai eta agintari eskudunek ezartzen duten beste edozein neurri ere".

-Gizarte zerbitzuetako zentroak:
1-Administrazio eskudunek "
zainduko dute beren ohiko jarduera kutsatze-arriskuak une oro prebenitzeko aukera ematen duten baldintzetan garatzen dela". Ziurtatu beharko dute baita, zentro hauen titularrek "bete egiten dituztela instalazioak desinfektatu eta egokitzeko eta prebentziorako administrazio horiek ezartzen dituzten arauak".
2-COVID 19rako kontingentzia-planak eduki behar dituzte, "egoiliarren eta langileen artean gerta daitezkeen kasuak eta haien kontaktuak garaiz identifikatzeko, eta, hala badagokio, egoki diren osasun-zerbitzuaren egiturarekin koordinatzeko prozedurak aktibatu behar dituzte".

-Hezkuntza-, prestakuntza- eta ikerketa-jarduerari buruzko neurriak: 
1-"
2020/21 ikasturtearen hasieran indarrean dauden osasun-baldintzen arabera arautuko da".
2-"
Hezkuntza Sailak ikastetxeetan 2020-2021 ikasturtearen hasieran jarduteko protokolo orokor bat prestatu eta hezkuntza-komunitateari helaraziko dio. Protokolo horretan, hezkuntza-jarduera behar diren segurtasun- eta osasun-bermeekin antolatzeko jarraibideak eta orientabideak jasoko dira".
3-Unibertsitateek, ikerlan-arloak, protokolo bat prestatu eta argitaratuko dute.
4-1,5 metroko distantzia hezkuntza jardueretan, bestela maskaren erabilera edota alternatiben beharra.

-EAE-ren eskumeneko lurreko eta itsasoko garraioa:
1-Espazioaren %100a erabili ahalko da.
2-"Ahal denean, pertsonek ahalik eta distantzia handiena beren artean manten dezaten saiatuko da".
3-Txartelak aldez aurretik erostea sustatuko da. Ezinezkoa denean, "
beharrezkoak diren segurtasun-neurriak hartuko dira bidaiariek elkarren artean ezarritako tartea mantentzen dutela eta espaloiaren ohiko zirkulazioa oztopatu gabe modu ordenatuan jartzen direla ziurtatzeko".
4-"
Aurrez esleitutako eserleku-zenbakia duten probintziarteko lurreko garraioaren operadoreek informazioa bildu beharko dute bidaiari guztiekin harremanetan jartzeko, eta bidaiaren ondoren gutxienez lau astez gorde beharko dituzte bidaiari-zerrendak. Halaber, zerrenda horiek osasun-agintariei eman beharko dizkiete, kontaktuen trazabilitatea egiteko eskatzen zaizkienean".
5-Maskaren erabilera derrigorrezkoa.

Informazio gehiagorako: Eusko Jaurlaritzaren dekretua