Lar Zaldiak-ek goiz pasak antolatu ditu uztailerako

Noaua Aldizkaria 2020ko eka. 22a, 18:48

Zaldi gaineko irteerak 8 eta 16 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta daude. Uztailean, astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik eguerdiko 14:00etara. Erreserbak egiteko hona deitu behar da: 666 607 447.

Urdaiagako Lartzandieta baserrian kokatzen da Lar Zaldiak. Uda honetan ere, zaldi gainean paseoak egiteko aukera izango da. Aisialdira bideratuta dago eskaintza, baina probatu eta gero gustuko duenak formazio egokia jasotzeko aukera du Lar Zaldiak-en. 

Uztaileko irteerak goizez izango dira, 9:00etatik 14:00etara eta 8-16 urte bitarteko gazteentzat pentsatuta daude. Informazio gehiago jasoko duzue ondoko telefono zenbakian: 666 607 447.