2020/07/02 22:00

Kultur Bira

Kultur Bira: Mihise eta Ezpalak taldeen kontzertuak

Kultur Bira: Mihise eta Ezpalak taldeen kontzertuak
Oiardo Kiroldegia, Usurbil

Ordua: 22:00.
Tokia: Oiardo Kiroldegia.
Zehaztasunak: "Rock kontzertua. Batetik, labetik atera berri den Mihise talde usurbildarra ezagutzeko aukera izango dugu, eta, bestetik, Ezpalak talde gipuzkoarrak 1990eko hamarkadako grunch zantzuez zipriztinduko du Kultur Biraren oholtza".
Sarrera: Herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko ekainaren 27ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 220 lagun.
Sarrerak online eskuratu eta informazio gehiagorako: usurbilkultura.eus

Antolatzaileak: Jexux Artze K.E., Agiñako Eliza Zarra herri elkargunea, San Estebango Jai Batzordea, Herriko Artixtak, Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea, Santueneko Jai Batzordea, Xauxar Txosna Batzordea, Atxegaldeko Jai Batzordea, Usurbilgo Jai Batzordea, Usurbilgo Udala.