2020/07/04 10:00

Kultur Bira

Kultur Bira: "Zuku magikoaren bila" familia plana

Kultur Bira: "Zuku magikoaren bila" familia plana
Artzabalgo frontoitik, Usurbil

Ordua: 10:00.
Tokia: Artzabalgo frontoitik abiatuta.
Zehaztasunak: "Andatzaren bila dabil Mari, zuku magiko bat osatu nahian, eta zuen laguntza behar du! Mapa bat eskuan, herriko hainbat txokotan ezkutatuta dauden pertsonaiak eta arrastoak topatu eta deskubritu beharko dituzue. Adinez nagusiko arduradun batekin, umeek zein gaztetxoek taldeka burutzeko abenturazko rol jokoa duzue honakoa, herriko hainbat aisialdi taldek elkarlanean osatua".
Sarrera: Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. Izena emateko ekainaren 27ra arteko epea:
-Gomendatutako adina: 6tik 12 urtera.
-Heldu/arduradun bakoitzak, gehienez, beste bederatzi sarrera eskuratzeko aukera izango du.
-Antolatzaileek taldearen parte hartzea baieztatzean, arduradunarekin harremanetan jarriko dira, taldeak abiatze puntuan zein ordutan egon beharko duen zehazteko.

Sarrerak online eskuratu eta informazio gehiagorako: usurbilkultura.eus

Antolatzaileak: Jexux Artze K.E., Agiñako Eliza Zarra herri elkargunea, San Estebango Jai Batzordea, Herriko Artixtak, Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea, Santueneko Jai Batzordea, Xauxar Txosna Batzordea, Atxegaldeko Jai Batzordea, Usurbilgo Jai Batzordea, Usurbilgo Udala.