Covid19 garaira egokituriko Udajolaserako guraso baimen, protokolo eta gida berezia

Noaua Aldizkaria 2020ko eka. 26a, 08:30

Egunotan aurreratu moduan, Udajolas antolatzea erabaki dute NOAUA! K.E.-k eta Usurbilgo Udalak. Hori bai, covid19-aren eraginez bizi dugun testuinguru berrira egokituta. 140 haurrek izena eman duten edizio honetarako, gida eta protokolo berezia landu eta prestatu dute. Horrekin batera baita, adi; izena eman duten haur eta gaztetxoen gurasook sinatu beharko duzuen baimena. Guraso baimena, gida eta protokoloa pdf formatuan albiste honetatik jaitsi ditzakezue.

Covid19-ra egokituriko Udajolas izango dugu aurten. Ezohiko baldintzak ezarri behar izan ditu antolakuntzak, NOAUA! K.E.-k eta Usurbilgo Udalak. Testuinguru berrira egokituriko protokoloa eta gida landu dituzte. Udajolasen izena eman duten haurren gurasook protokoloan ezarritako baldintzak onartzen dituen baimen berezia ere sinatu beharko duzue. Baimena pdf formatuan jaitsi dezakezue ondoko estekan klikatuta. Hemen dituzue baimena bera, Udajolaserako antolakuntzak prestaturiko gida eta ekimena testuinguru berrira egokitzeko diseinatu den eta covid19 kasurik antzemango balitz jarraitu beharrekoa izango den protokoloa:
Gurasoek sinatu beharreko baimena
Udajolas 2020: protokoloa
Udajolas 2020: gida

Gida
Izena ematerakoan onartu beharreko araudia biltzen du Udajolasen gidak. Egunero Udajolasera joan aurretik etxean bete beharreko urratsak zehazten ditu eta eguneroko zerbitzuak iraun bitartean kontuan hartu beharreko hainbat neurri. Gida osoa hemen irakur dezakezue: Udajolas 2020: gida

Protokoloa
"Dokumentu honek Udajolasek 2020ko udan aisia hezitzaileko jarduerak garatzeko egin duen egokitzapen-plana jasotzen du". Hainbat neurri jasotzen ditu: kutsapenaren kontrola eta prebentzioa nola bideratuko den, covid19az kutsatzeko arriskua izan edo kasurik antzemango balitz nola jokatu, zer prebentzio-neurri hartu. Baldintza hauek, Udajolasen izena eman duten haur eta gurasoek onartu beharko dituzte Udajolas hasi aurretik sinatu beharko duten baimen berezi batean. Hemen duzue protokoloa osorik: Udajolas 2020: protokoloa

Guraso baimena
Aipatu moduan, ezohikoa izango den Udajolaserako landu den protokoloa, ezarri diren baldintzak aldez aurretik dokumentu idatzi batean onartu beharko dituzte, ekimenean izena eman duten 140 haur eta gaztetxoen gurasoek. Baimena bete eta sinatu ostean, udajolas2020@gmail.com helbidera bidali beharko duzue. Guraso baimena hemen duzue osorik: Gurasoek sinatu beharreko baimena

Udajolasen informazio eta komunikaziorako bideak:
688 807 336
udajolas2020@gmail.com