#U12

Hauteskunde kanpaina hasteko herri argazkia aterako du gaur EHBilduk

EHBilduk iazko udal hauteskundeetarako kanpainan atera zuen argazkia.

Gauerdiaz geroztik abian da ofizialki, EAE-ko Legebiltzarra berritzeko uztailaren 12rako deitu diren hauteskundei begirako kanpaina. Eragile politikoek herritarren bozka eskatzeko duten bi asteko tarte honen baitan lehen hitzordua deitu du Usurbilgo EHBilduk ostiral honetarako (ekainak 26). Herri argazkia aterako du 20:15ean Sutegi atarian.

"Uztailaren 12ko hauteskunde kanpaina hasten da ekainaren 26an eta Usurbilen hasiera 20:15etan argazki herrikoi batekin emango diogu. Sutegi aurrean elkartuko gara! Animatu! Merezi duzun herria egiteko prest!", luzatu dute gonbita Usurbilgo EHBildutik.

Hauteskunde kanpainako lehen hitzordua finkatu dute gaurko herri argazkia ateratzeko deialdiarekin. Bigarren ekitaldi bat ere antolatu dute ordea igande honetarako (ekainak 28), eguerdiko 12:30etan Mikel Laboa plazan. Ekitaldi politikoa ospatuko du EHBilduk; Sorturen idazkari nagusi Arkaitz Rodriguez eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako EHBilduren batzarkide Esti Elduaien gonbidatu dituzte hitzordura. "Gerturatu zaitezte!", luzatu dute gonbita.