Kultur Bira

Kultur Birako lehen ekitaldietarako sarreren banaketa email bidez

Noaua Aldizkaria 2020ko eka. 28a, 10:20

Larunbatera arteko epea zegoen abiatzear den Kultur Birarako lehen ekitaldietarako izena emateko. Zehazkiago esanda, uztailaren 1etik 5erako hitzorduetarako sarrerak eskuratzeko. Eskabideak usurbilkultura.eus ataritik online bideratu dituzuenok adi, webgune berean erregistratu zenuten zuen helbide elektronikoari. Bide horretatik jakinaraziko du antolakuntzak eskatutako ekitaldietarako sarrerak egokitu zaizkizuen. Gogoan izan, uztaileko gainerako Kultur Birako hitzorduetarako izen emateak zabalik segitzen du. Hemen egitaraua.

USURBILGO KULTUR BIRA
UZTAILAK 1, ASTEAZKENA

20:00 Artixten Gaua Atxegalden, Bizkarreko skate parkean eta Txokoalden.
"Kultur Birari hasiera emateko, nor egokiagoa, gure herriko sortzaileak baino? Aldi berean egingo diren hiru emanalditan herriko artixtetaz gozatzeko aukera paregabea izango da. Ekitaldi desberdinak izango dira, parte-hartze zabalekoak, formatu txikian".
Sarrera: Herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko ekainaren 27ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera:
-Txokoaldeko plaza: 40 lagun.
-Atxegalde: 70 lagun.
-Bizkarreko skate parkea: 70 lagun.


UZTAILAK 2, OSTEGUNA
16:00 Tor Magoa Oiardo Kiroldegian.
“Tor Magoak herriko haur zein gaztetxoak (HH4-tik DBH4-ra) aho zabalik uzteko asmoz bisitatuko du Kultur Bira”.
Sarrera: Heldu/arduradun bakoitzak, bereaz gain, beste 3 sarrera eskatu ahalko ditu. Sarrerak eskuratzeko ekainaren 27ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 220 lagun.

16:00 Mus txapelketa Udarregi Ikastolako frontoian.
“Mus herrikoia ere izango dugu Kultur Biran. Formatu klasikoan, osasun neurri zorrotzez baliatuta”.
Sarrerak:
-Ezingo da unean bertan izena eman, aldez aurretik baizik; ekainaren 22tik 28ra, Aitzagan, Bordatxon, Txiribogan eta Antxetan. Bikoteko, 20 euro.
-Koadroa aldez aurretik zozketatuko da.
-64 bikotera ailegatzean, izen-ematea itxi egingo da.

22:00 Kontzertua Oiardo Kirolegian: Mihise+Ezpalak
“Rock kontzertua. Batetik, labetik atera berri den Mihise talde usurbildarra ezagutzeko aukera izango dugu, eta, bestetik, Ezpalak talde gipuzkoarrak 1990eko hamarkadako “grunch” zantzuez zipriztinduko du Kultur Biraren oholtza”.
Sarrera: Herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko ekainaren 27ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 220 lagun.

UZTAILAK 3, OSTIRALA
12:00 Kolore festa Oiardo Kiroldegian.
“Marrazketa saioa, HH3tik DBH4ra bitarte, kiroldegian. Norberak bere margoak ekarri beharko ditu, baita karpetaren bat ere, euskarri bezala erabiltzeko. Bukaeran, opariak zozketatuko dira parte hartzaile guztien artean. Bi gai aukeran: “Zer da zuretzat koronabirusa? Nola pasatuko dituzu oporrak?”.
Sarrera: Heldu/arduradun bakoitzak, bereaz gain, beste 3 sarrera eskatu ahalko ditu. Sarrerak eskuratzeko ekainaren 27ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 220 lagun.

22:00 Kontzertua Oiardo Kiroldegian: Joseba Tapia
“Joseba Tapiak Usurbilen grabatu zuen TranpAldo izenez deituriko zuzeneko lana. Lan kaleratu berri horretan, bere errepertorioan klasiko eta ez hain klasiko diren abestien moldaketa exotikoak bildu zituen. Bueltan dator Joseba, hura eta hura inguratzen duten musikari apartak itxialdiak herdoildu ez dituela erakustera”.
Sarrera: Herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko ekainaren 27ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 220 lagun.

22:00 Kontzertua Santueneko eskubaloi pistan: Ameba+Liher
“Batetik, Ameba rock talde usurbildar gaztea izango dugu: estreinako kontzertua izango da Enara Eizagirre, Jon Mikel Azpiazu, Malen Azpiazu eta Aritz Zabaletak osatzen duten boskotearentzat. Bestetik, Liher taldea “Hemen herensugeak daude” izeneko 3. lan luzearekin datorkigu. Amodioa, bortizkeria eta emakumearen bakardadea gai nagusi dituen fikziozko istorio bat kontatuko digute, rock astunaren oinarrietan”.
Sarrera: Herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko ekainaren 27ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 265 lagun.

UZTAILAK 4, LARUNBATA
10:00 Familia plana Artzabalgo frontoitik abiatuta: “Zuku magikoaren bila”
“Andatzaren bila dabil Mari, zuku magiko bat osatu nahian, eta zuen laguntza behar du! Mapa bat eskuan, herriko hainbat txokotan ezkutatuta dauden pertsonaiak eta arrastoak topatu eta deskubritu beharko dituzue. Adinez nagusiko arduradun batekin, umeek zein gaztetxoek taldeka burutzeko abenturazko rol jokoa duzue honakoa, herriko hainbat aisialdi taldek elkarlanean osatua”.
Sarrera: Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. Izena emateko ekainaren 27ra arteko epea:
-Gomendatutako adina: 6tik 12 urtera.
-Heldu/arduradun bakoitzak, gehienez, beste bederatzi sarrera eskuratzeko aukera izango du.
-Antolatzaileek taldearen parte hartzea baieztatzean, arduradunarekin harremanetan jarriko dira, taldeak abiatze puntuan zein ordutan egon beharko duen zehazteko.

20:00 Bertso saioa Oiardo Kiroldegian.
Parte hartzaileak: Ane Labaka, Amets Arzallus, Miren Amuriza eta Unai Gaztelumendi.
Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
Sarrera: herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko ekainaren 27ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 220 lagun.

22:00 Kontzertua Santueneko eskubaloi pistan: Natali+Izaki Gardenak
“Natali Izagirre eta Ixak Arruti herrikideek gidaturiko proiektua Kultur Biran izango da. Pop-rock, rock-and-roll, hard rock, reggae, funk, soul… estiloak zipriztintzen dute 2018an kaleratu zuten Garena izeneko estreinako lana. Izaki Gardenak taldea Dena Oskol izeneko azken lana aurkeztera datorkigu. Estudioko laugarren lan horretan soula eta psikodelia ukituak txertatu dituzte: diskoa osotasunean konposatzeko apustua egin dute, single-ei ihes eginda”.
Sarrera: herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko ekainaren 27ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 265 lagun.

UZTAILAK 5, IGANDEA
09:00 Ibilaldi neurtua Urdaiagako plazatik Andatzara.
“Urdaiagatik abiatuta, taldekako ibilaldi neurtua egingo dugu Andatzatik barrena. Horretarako, antolatzaileek zehaztutako orduan eta lekuan egon beharko dute parte hartzaileek. Itzuleran, piknik moduko bat egiteko aukera izango dute San Estebanen bertan, trikitilariek alaituriko giroan. Jana etxetik eraman beharko da, eta edaria antolatzaileek banatuko dute (ura eta sagardoa)”.
Izen-ematea: sanestebanjaiak@gmail.com helbidera jarraian zehazturiko informazioa bidali beharko da: taldekide kopurua (10 gehienez), eta arduradun baten izen-abizenak. Ibilaldiaren abiatze ordua arduradun horri jakinaraziko zaio, mezu elektroniko bidez.

UZTAILAK 10, OSTIRALA
20:00 Kontzertua Agiñako Eliza Zaharrean: Oreka TX
“Koklea Oreka Tx bandaren proiektu berria da. Zientziak natura bere lengoiaren bitartez interpretatzen duen bezala, Oreka Tx-ek txalaparta erabiltzen du bere ingurumenaren irakurketa egin eta partekatzeko. Boskoteak azken urteetan musikan egin duen ibilbidearen emaitza islatzen da lan horretan, berezko duten estiloan sakonduz eta musika tresna organiko eta naturalak erabiliz lengoaia garaikide batean”.
Sarrera: Herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko uztailaren 8ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. Streaming zerbitzua egongo da.
Edukiera: 60 lagun.

UZTAILAK 11, LARUNBATA
18:00 Asier Kidam magoa Aginagako Eliza Zaharrean: “Aroa eta mirariak” ikuskizuna
“Asier Kidam mago gasteiztarraren ikuskizun berria da “Aroa eta mirariak”, haur eta familientzako emanaldi dotore eta aparta. Umoreak eta soinu-banda zaindu batek inguratuta, ikusleek mirari txikiak bizitzeko aukera izango dute”.
Gomendatutako adina: 5 urtetik gora.
Sarrera: Heldu/arduradun bakoitzak, bereaz gain, beste 2 sarrera eskatu ahalko ditu. Sarrerak eskuratzeko uztailaren 8ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 60 lagun.

UZTAILAK 16, OSTEGUNA
09:00-17:30 UEU-ren 48. udako ikastaroen baitako Jakin Jardunaldiak Udarregi Ikastolan: “Pandemiak, distopiak eta mundu berriak”.
20:00 Kontzertua Mikel Laboa plazan: Gartxot.
“Aurten, beste urte batez, gurean izango ditugu UEUk, Jakin Fundazioak eta Usurbilgo Udalak elkarlanean antolaturiko jardunaldiak. Covid19ak sorturiko errealitate distopikoez eta bertan sorturiko aukerez hausnartzeko parada paregabea eskainiko digute bost adituk. Iluntzean, Gartxot musikari donostiarrarren kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu”.
Sarrera: herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko uztailaren 14ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 40 lagun.

UZTAILAK 17, OSTIRALA
19:00 Antzerkia Olanoenea plazan: “Skratx”
“Antzezlan dibertigarria da Skratx, umeentzako zein helduentzako. Skratx-ek, denboraren poderioz, superheroitik antiheroira nola igaro den kontatuko digu. Umorez eta samurtasunez beteriko emanaldia dugu honako hau”.
Sarrera: Heldu/arduradun bakoitzak, bereaz gain, beste 3 sarrera eskatu ahalko ditu. Sarrerak eskuratzeko uztailaren 14ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 30 lagun.

20:00 Kontzertua Agiñako Eliza Zarra kanpoan: Malen eta Maddi
“Azkenaldian, herriko oholtzak Usurbilgo emakume gazteen ahalduntze-prozesuaren lekuko izan dira. Malen Azpiazu eta Maddi Zuloaga prozesu horren adibide ditugu: talentua eta ausardia gainezka, euren ahots indartsuez gozatzeko aukera paregabea izango dugu Kultur Biran”.
Sarrera: herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko uztailaren 14ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 50 lagun.


UZTAILAK 18, LARUNBATA
20:00 “Birritan bortxatua” antzezlana eta Jurgi Ekizaren emanaldia Udarregi Ikastolako erdiko aretoan.
“Antzerkia eta zuzeneko musikak uztartuko ditu uztaileko hirugarren larunbateko proposamenak. Batetik, Aldatzen Laguntzen antzerki taldearen eskutik, “Birritan Bortxatua” antzezlana izango dugu ikusgai. Nagore bortxatua izan da: salaketa jarri, eta epaiketa nola bizi duen kontatuko du antzezlan sakon eta beharrezko horrek. Nagore Laffageren eta Iruñeko talde bortxaketako epaiketetan oinarritua, euskarazko “fikzio-dokumental” estiloko antzezlana dugu.
Jarraian, Jurgi Ekizaren emanaldiaz gozatzeko aukera izango dugu. Willis Drummond taldeko sortzaile eta kantariak argitaratu berri du bere lehen disko bakarlari gisa. Rock ilun eta pertsonala, zati indartsu zein distortsionatuak, zati minimalista batzuekin nahastuz, ahots eta hitz gordinez datorkigu sortzaile lapurtarra”.
Sarrera: Herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko uztailaren 16ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 60 lagun.


UZTAILAK 19, IGANDEA
Herri Kirolen Eguna
10:00 Sega ekitaldia Amitzaren eskutik, Udarregi Ikastolaren pareko belardian.
Sarrera: Herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik.
Edukiera: 180 lagunentzako lekua.

12:00 Gipuzkoako Harri Txiki altxatze Txapelketa Dema plazan.
Sarrera: Herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik.
Oharra: "eguraldi txarraren kasuan, pilotalekuan egingo da 158 pertsonako edukierarekin. Eguraldi onaren kasuan berriz, plazan egingo da 248 pertsonako edukierarekin".

18:00 Giza-proba eta ondoren idi-dema Dema plazan.
Sarrera: Herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik.
Edukiera: 114 lagunentzako lekua.

Sarrera: sarrerak eskuratzeko uztailaren 16ra arteko epea. 


UZTAILAK 24, OSTIRALA
20:00 Kontzertua Agiñako Eliza Zarraren kanpoan: Odolaren Mintzoa
“Odolaren Mintzoa talde usurbildarra formatu akustikoan gozatzeko aukera izango dugu Kultur Biran. Argitaratuak dituzten bi diskoetako abestiez eta bertsioz osaturiko kontzertua izango da”.
Sarrera: herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko uztailaren 22ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 50 lagun.

UZTAILAK 31, OSTIRALA
20:00 Kontzertua Agiñako Eliza Zarraren kanpoan: Dalton Anaiak
“Elektropapo elektrotxarangako kideen proposamen akustikoa dugu Dalton Anaiak izeneko proiektu berria”.
Sarrera: herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko uztailaren 29ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 50 lagun.

Oharrak:
-Sarrerak aurrez eskuragarri usurbilkultura.eus webgunean.

Informazio gehiagorako:
943 371 999
usurbilkultura.eus

Antolatzaileak: Jexux Artze K.E., Agiñako Eliza Zarra herri elkargunea, San Estebango Jai Batzordea, Herriko Artixtak, Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea, Santueneko Jai Batzordea, Xauxar Txosna Batzordea, Atxegaldeko Jai Batzordea, Usurbilgo Jai Batzordea, Usurbilgo Udala.