Sutegi udal liburutegia, udako ordutegian gaurtik

Noaua Aldizkaria 2020ko eka. 29a, 08:08

Urtero moduan garai honetara egokituko du ordutegia, jada zabalik den Sutegi udal liburutegiak. Edozein kasutan, gogoan izan bertara joan baino lehen aurrez hitzordua eskatu behar da.

Urte garai honetara egokituko du ordutegia Sutegi udal liburutegiak, astelehenetik (ekainak 29) aurrera. Astetartean izango da irekita, goizez. Uztailean zehar, astelehenetan arratsaldez ere bai. Irailera arte ordu tarteotan irekiko dute honenbestez, kultur etxeko aipatu gunea:
-Astelehenetik ostiralera: 9:30-14:00.
-Uztaileko astelehenetan: 17:00-19:00 artean ere zabalik.

Uda honetan ere azken asteotako zerbitzuak izango ditu martxan Sutegi udal liburutegiak; tarteanm itzulketa eta mailegua. Maileguan hartutako materiala itzuli edo hartzeko hitzordua eskatu beharko da aurrez. Liburutegian bertan ikasteko aukera egongo da gainera, 14-65 urte artekoentzat. Gehienez 13 pertsonek egon ahalko dute. Kasu honetan ere aurrez hitzordua eskatzea ezinbestekoa izango da. 

Liburutegiarekin hartuemanetan jarri eta aldez aurreko hitzorduak eskatzeko bideok dituzue:
943 36 06 92
688 625 477 (Whatsapp)
biblioteka@usurbil.eus

Liburuen kontsulta, online katalogoan: 
katalogoak.euskadi.eus
liburubila.euskadi.eus