KULTUR BIRA: HAURRENTZAKO EGITARAUA
UZTAILAK 3, OSTIRALA
12:00 Kolore festa Oiardo Kiroldegian.
“Marrazketa saioa, HH3tik DBH4ra bitarte, kiroldegian. Norberak bere margoak ekarri beharko ditu, baita karpetaren bat ere, euskarri bezala erabiltzeko. Bukaeran, opariak zozketatuko dira parte hartzaile guztien artean. Bi gai aukeran: “Zer da zuretzat koronabirusa? Nola pasatuko dituzu oporrak?”.
Sarrera: ekainaren 27an itxi zuten izen emateko epea.
Edukiera: 220 lagun.
UZTAILAK 4, LARUNBATA
10:00 Familia plana Artzabalgo frontoitik abiatuta: “Zuku magikoaren bila”
“Andatzaren bila dabil Mari, zuku magiko bat osatu nahian, eta zuen laguntza behar du! Mapa bat eskuan, herriko hainbat txokotan ezkutatuta dauden pertsonaiak eta arrastoak topatu eta deskubritu beharko dituzue. Adinez nagusiko arduradun batekin, umeek zein gaztetxoek taldeka burutzeko abenturazko rol jokoa duzue honakoa, herriko hainbat aisialdi taldek elkarlanean osatua”.
Sarrera: ekainaren 27an itxi zuten izen emateko epea.
-Antolatzaileek taldearen parte hartzea baieztatzean, arduradunarekin harremanetan jarriko dira, taldeak abiatze puntuan zein ordutan egon beharko duen zehazteko.
UZTAILAK 5, IGANDEA
09:00 Ibilaldi neurtua Urdaiagako plazatik Andatzara.
“Urdaiagatik abiatuta, taldekako ibilaldi neurtua egingo dugu Andatzatik barrena. Horretarako, antolatzaileek zehaztutako orduan eta lekuan egon beharko dute parte hartzaileek. Itzuleran, piknik moduko bat egiteko aukera izango dute San Estebanen bertan, trikitilariek alaituriko giroan. Jana etxetik eraman beharko da, eta edaria antolatzaileek banatuko dute (ura eta sagardoa)”.
Izen-ematea: sanestebanjaiak@gmail.com helbidera jarraian zehazturiko informazioa bidali beharko da: taldekide kopurua (10 gehienez), eta arduradun baten izen-abizenak. Ibilaldiaren abiatze ordua arduradun horri jakinaraziko zaio, mezu elektroniko bidez.
UZTAILAK 11, LARUNBATA
18:00 Asier Kidam magoa Aginagako Eliza Zaharrean: “Aroa eta mirariak” ikuskizuna
“Asier Kidam mago gasteiztarraren ikuskizun berria da “Aroa eta mirariak”, haur eta familientzako emanaldi dotore eta aparta. Umoreak eta soinu-banda zaindu batek inguratuta, ikusleek mirari txikiak bizitzeko aukera izango dute”.
Gomendatutako adina: 5 urtetik gora.
Sarrera: Heldu/arduradun bakoitzak, bereaz gain, beste 2 sarrera eskatu ahalko ditu. Sarrerak eskuratzeko uztailaren 8ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik.
Edukiera: 60 lagun.
UZTAILAK 17, OSTIRALA
19:00 Antzerkia Olanoenea plazan: “Skratx”
“Antzezlan dibertigarria da Skratx, umeentzako zein helduentzako. Skratx-ek, denboraren poderioz, superheroitik antiheroira nola igaro den kontatuko digu. Umorez eta samurtasunez beteriko emanaldia dugu honako hau”.
Sarrera: Heldu/arduradun bakoitzak, bereaz gain, beste 3 sarrera eskatu ahalko ditu. Sarrerak eskuratzeko uztailaren 14ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik.
Edukiera: 30 lagun.
Oharrak:
-Sarrerak aurrez eskuragarri usurbilkultura.eus webgunean.
Informazio gehiagorako:
943 371 999
usurbilkultura.eus
Antolatzaileak: Jexux Artze K.E., Agiñako Eliza Zarra herri elkargunea, San Estebango Jai Batzordea, Herriko Artixtak, Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea, Santueneko Jai Batzordea, Xauxar Txosna Batzordea, Atxegaldeko Jai Batzordea, Usurbilgo Jai Batzordea, Usurbilgo Udala.