Musak zaletu fidel askoak ditu Usurbilen. Urte garai honetan ospatzen diren herri nahiz auzoetako jaietan, bakar batean ere hutsik egiten ez duten hitzorduen artean izaten da mus txapelketa. Eta zaletuak bira egiten dute jaiotan barrena; Kalezarren hasi, Usurbilen segi, Zubieta, Urdaiaga, Atxegalde, Santuenea eta Aginaga zeharkatzeraino.
Aurten festa guztiok bertan behera geratu dira covid19-ak eragindako osasun krisialdiagatik. Aipaturiko hainbat herri eta auzoetako jai batzordeek herri eragile anitzekin elkarlanean prestatu duten Usurbilgo Kultur Biran txertatu duten ekitaldietako bat izan da mus txapelketarena.
Ostegun arratsalde honetan ospatu da Udarregi Ikastolako frontoietan. 24 bikoteek parte hartu dute, 16:00etan hasi eta hiru ordutik gora iraun duen lehian. Amaieran lau bikote saritu dituzte. Hemen karta jokoan iaioen aritu diren bikoteak:
MUS TXAPELKETA; SAILKAPENA
1-Koldo Lertxundi eta Joxe Mari Lertxundi.
2-Maria Angeles Lizargarate eta Agustin Ugarte.
3-Julen Uli eta Ander Orena.
4-Juan Ugarte eta Joxe Lizargarate.
MUS TXAPELKETA; SAILKAPENA
1-Koldo Lertxundi eta Joxe Mari Lertxundi.
2-Maria Angeles Lizargarate eta Agustin Ugarte.
3-Julen Uli eta Ander Orena.
4-Juan Ugarte eta Joxe Lizargarate.