2020/08/02 20:00

Kontzertua

Organo kontzertua

Organo kontzertua
Salbatore Eliza, Usurbil

Ordua: 20:00.
Tokia: Salbatore Eliza.
Zehaztasunak: Donostiako 81. Musika Hamabostaldiaren baitan, "Organo Zikloa" iragarri dute urtero moduan. Tartean, bi kontzertu Usurbilen. Abuztuaren 2an, Loreto Fernandez Imaz organo jolearen eta Ainhoa Zubillaga mezzosopranoaren emanaldia izango da. "Couperin, Fauré, Messiaen, Guridi, Sorozabal eta abarren obra".

Abuztuaren 9an, Pablo Mezzelani (instrumentu multietnikoak), Pedro Aguinaga (biolina) eta Loreto Aramendi (órgano) hirukotearen emanaldia. "Franck, Duruflé, Liszt eta “Vientos y Piedras” (Armenia, Bolivia, Afganistan, Argentina, Txina, eta beste hainbat lekutako pieza tradizionalak)".
Sarrerak: usurbilkultura.eus atarian, uztailaren 30a baino lehen. Aforo mugatua; 95 lagun.
Informazio gehiago: usurbilkultura.eus
Antolatzailea: Donostiako 81. Musika Hamabostaldia.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.