Osteguneko "Birusak, distopiak eta mundu berriak" Jakin Jardunaldiak online jarraitzeko izena ematea zabalik

UEU-ren 48. Udako Ikastaroen baitan, uztailaren 16an Usurbilen ospatuko diren "Birusak, distopiak eta mundu berriak" izeneko Jakin Jardunaldiak online bidez jarraitzeko izen emateak zabalik segitzen du, plaza libreak baitaude UEU-k ohartarazi duenez. Jardunaldiok Udarregi Ikastolan ospatuko dira, talde presentziala osatua dago.

"COVID-19 birusak izua zabaldu du eta izua errealitate distopikoaz erditu da eta distopiak 'normaltasun berria' ekarriko omen du. Bitarte horretan, sistemaren aldamio ezkutuak, egiturazko akatsak eta mito eta usteen hauskortasuna azalera atera dira: eskubide soziopolitikoak berrogeialdian, autoritate bakarra indarrean, informazioaren anabasa eta gezurraren zabaltzea, naturaren gain-ustiaketa, bizitzaren prekarizazioa. Eta horren kontrakarrean, jendearen arteko elkartasun uholdea: injustizia sozialari erantzuteko berariazko egiturak han eta hemen, publikoaren eta komunalaren arteko lankidetza berriak eta bestelako gizarte bat pentsatzeko eta ekiteko diskurtsoak eta praktikak".

Gaion guztion bueltan jardungo dute UEU-k, Udalak eta Jakin-ek elkarlanean antolaturiko uztailaren 16ko hitzorduak. 

UEU-ren 48. Udako Ikastaroetako Jakin Jardunaldiak: "Birusak, distopiak eta mundu berriak"
Uztailak 16, osteguna (presentziala + online)
09:00
Harrera.
09:30 Lorea Agirre (Jakineko zuzendaria): Galaren kokapena.
10:00 Mario Zubiaga (EHUko Politika eta Administrazio Zientzia Saileko irakaslea): 'Izu-urtea: Biopolitika COVID-19 birusaren garaian'.
10:45 Kafea.
11:00 Arantza Etxeberria (EHUko Logika eta Zientziaren Filosofia Saileko irakaslea): 'Mikro-bioa, gaitza, normaltasuna, eta naturaren natura'.
11:45 Joseba Azkarraga Etxagibel (EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakaslea): 'Eko-distopia prospektiban, E(H)ko-topia perspektiban'.
12:30 Irati Zubia (Filosofian graduatua): 'Egia-ostea ziurgabetasun garaian'.
13:30 Bazkaria.
15:00 Teresa Larruzea (Filosofian graduatua eta filosofia politikoko masterduna Sorbonako Unibertsitatean): 'Estatuarekiko obedientzia eta erresistentzia pandemian zehar'.
16:00 Tailerra: 'Pandemia garaiko esperientzia: ekimen publiko komunalak'. Aizpea Otaegi (Errenteriako alkatea) eta Agurtzane Solaberrieta (Usurbilgo alkatea).
17:30 Joseba Gabilondo (Michigan Estatuko Unibertsitateko Literatura eta Kultura irakaslea): "Ebentoa vs. apokalipsia vs. matxinadak: utopiarik gabeko politikaz".
18:00-18:30 Guztion arteko eztabaida forma.
Amaiera.

Oharrak:
-Taldea osatu da baina itxarote zerrendan izena eman daiteke.
-Jardunaldiak presentzialak izango dira baina online bidez ere zuzenean eskainiko dira.
Informazio gehiago: ueu.eus
Antolatzaileak: UEU, Jakin eta Usurbilgo Udala.