2019ko abenduan, Ziburun Artebideak galeria bisitatzen izan ziren Jose Luis Zumeta eta Uxoa Zumeta. "Galeria txikia izanik ere, aitak ilusio handiz hartu zuen Pierre eta Anne-Marieren proposamena eta hurrengo hilabeteetan ezohiko formatu txikian lan egitera ekin zion", azaldu du Uxoak. "Otsailean, Argentinara joan aurretik prest zituen artelan guztiak". Maiatzean irekiko zen erakusketarako prest zuen obra. Margolaria zendu arren, Arte Bideak galeriakoei emandako hitza bete du alaba Uxoak. "Aurreko hilabeteak gogorrak izan dira, baina erakusketarekin aurrera egitera erabaki dut".
Zumeta, neurri txikiak
Uztailaren 18etik irailaren 6ra
Ostegunetik larunbatera: 11h /13h - 16h/19h
Igandean: 10h / 13h
Irekiera: Uztailaren 17an ostirala, 18:30etik 20:30era.
Arte Bideak erakustokia
Pocalette karika
Ziburu
www.artebideak.com