"Gure ingurunearekin dugun #UrbilKonpromisoa proiektuaren baitan, ingurumenari buruzko prestakuntza eta sentsibilizazio kanpainak egiten ditugu urtero, baita barne-ekintzak ere", adierazi dute Urbilgo iturriek.
Iraunkortasunari laguntzen dioten jarduerak egiten jarraitzen duela dio Urbilek. "Azken urtean ingurumenarekin lotutako hogeita hamar ekimen baino gehiago egin ditugu: sentsibilizazio ekintzak, kontsumoak murrizteko instalazioen hobekuntzak, Covid19ari aurreko egiteko neurri bereziak, eta abar. "Gainera, urbil.es webgunean atal berezi bat dugu, eta bertan #UrbilKonpromisoa lelopean garatutako proiektu guztiak zehazten ditugu". Lurraldean atez ateko sistema ezarri aurretik, "Urbilen hondakinak bereizteko konpromisoa ezartzen aitzindariak izan ginen". 2010etik hona ISO 14001 ziurtagiria du merkataritza-guneak, "eta beste urtebetez auditoria gainditu dugu".
Argazkian, Javier Colorado, Urbilgo gerentea.