Kultur Bira

"Urra" nagusitu da, Gipuzkoako Harri Txikien Harri-Jasotze Txapelketan

Noaua Aldizkaria 2020ko uzt. 19a, 14:08

Gipuzkoako Harri Txikien Harrijasotze Txapelketa ospatu da eguerdian plazan, Usurbilgo Kultur Biraren baitan gaurko iragarria zegoen Herri Kirolen Egun honetan. Bero itzela zela lehiatu behar izan dute zuten onena eskaini duten parte hartzaileek. Mikel Lopetegi Gereka "Urra" nagusitu da 75 altxaldirekin.

3 minutuko txanda zuen parte hartzaile bakoitzak. Erronka, nork altxa gehiagotan 125 kiloko kopa (10 arroa), 112,5 kiloko kubikoa (9 arroa) eta 100 kiloko bola (8 arroa). Denek merezimendu itzeleko ahalegina egin dute eguerdian plazan, Gipuzkoako Harri Txikien Harri-Jasotze Txapelketan. Bero itzela zela lehiatu dira.

Iraitz Arruti Artetxe, Gorka Etxeberria Ikutza, Hodei Iruretagoiena Uria "Izeta IV", Mikel Lopetegi Gereka "Urra" eta Xabat Olaizola Ariztik. Eta haiekin usurbildar bat; Manex Aburuza Alduntzin.

Hemen sailkapena: 

SAILKAPENA
1-Mikel Lopetegi Gereka "Urra": 75 altxaldi (30+20+25) 
2-Xabat Olaizola Arizti: 59 altxaldi (22+17+20)
3-Gorka Etxeberria Ikutza: 55 altxaldi (23+15+17) 
4-Hodei Iruretagoiena Uria: 53 altxaldi (27+19+7) 
5-Iraitz Arruti Artetxe: 42 altxaldi (16+13+13)
6-Manex Aburuza Alduntzin: 37 altxaldi (13+11+13)

Oharra: parentesi artean dauden zifrak, 125 kiloko Koparekin (10 arroa), 112,5 kiloko harri kubikoarekin (9 arroa) eta 100 kiloko bolarekin (8 arroa) parte hartzaile bakoitzak egin duen altxaldi kopurua hurrenez hurren.