Auto istripua bart gertatu zen, gaueko 23:50ean Nafarroako Saratsan. Bi ibilgailuek, auto batek eta furgoneta batek talka egin zuten NA-4104 errepidearen 8. kilometroan, Nafarroako suhiltzaileek zabaldutako informazioaren arabera. Ibilgailu bateko gidaria 39 urteko Usurbilgo bizilaguna dela berri eman dute. Istripua jazo eta berehala zendu zela. Bigarren hildakoa, 34 urteko Nafarroako Burlata udalerriko bizilaguna. Nafarroako ospitalean zendu da.