Txukun askoa utzi dute Usurbila etorri diren segalariek, Udarregi Ikastola pareko belardia. Txukuntasuna zen hain zuzen, proba honetan nagusitzeko irizpide puntuagarria. Emakumezko nahiz gizonezkoen txapelketa ospatu da. Segaren inguruko kulturan ere transmisioak bizirik dirauela horren erakusle, besteak beste, 13 urteko bi gaztetxoren parte hartzea. Antolatzaileek iragarri dutenez, gaurko saioa segari buruzko dokumental batean erretratatua geratuko omen da.
"Ez dadila bazterrean geratu", baserrietako lana kirol jarduera bilakaturiko segarako ohitura bizirik eusteko deia egin dute antolatzaileek bozgorailuetatik, txapelketan zehar.
SEGALARIEN TXAPELKETA
Gizonezkoak
Julen Gabirondo Izeta 03:48,61
Miel Mari Jauregi Beloki "Altzo" 04:06,50
Jon Otegi Odriozola 04:48,00
Bixente Mitxelena Arbelaitz 06:22,97
Mikel Lizartza Colomo 06:36,50
Joakin Garmendia Garmendia 11:05,00
Emakumezkoak
Ainara Otamendi Elizalde: 01:49,50
Maide Garmendia Jauregi: 02:16,00
Alaitz Imaz Tolosa: 02:41,00
Garazi Urkiola Gamarra: 04:09,78
Haizea Arruti Mendizabal: 04:23,00
Graxi Elosegi Madariaga: 04:48,00
Susana Lopez Bigas: 04:49,81
Gazteak
Josu Mendizabal Zubeldia: 02:04,21
Iñigo Etxabe Mendizabal: 02:22,00
Auritz Alkorta Albisu: 02:50,00
Jokin Mikeo Sanchez: 03:13,00
Oier Mitxelena Mazkiaran: 04:23,69
Gaztetxoak
Izadi Arrospide Uzkudun 01:39,00
Mattin Etxarri Ripalda 02:00,94